Atzo, Oxirondo azokako ekintzen artean gaztaina-eskeaz gain Musika eskolak, Ndank-Ndank elkarteak eta Jardun euskara elkarteak elkarrekin antolatu genuen trivial digitalen sariak banatu genituen. Trivialean parte hartzaile asko eta anitza egon da eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten denei.
Gau beltzeko trivialaren helburua Gau beltzari buruzko informazioa jasotzeaz gain Bergaran aritzen garen elkarte ezberdinen informazioa herrian zabaltzea eta helaraztea da eta lortu dugula esango genuke erantzun asko eta asko zuzenak izan baitira.
Trivialeko sariak km 0-koak izan dira, hau da, erantzun zuzenen artean antolatu dugu elkarteen materialaren 5 sorta zozketatu baitziren.
Jon Elejalde, Maite Iñarra, Chloe Fortuna, Blanka Ezenarro eta Iñaki Igartua izan dira irabazleak eta Ndank-Ndank elkarteko Mamadou-k eman zien opari sorta bana.
Zorionak irabazliei! Ondoren gaztaina-eskeaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
