Gazteentzat “kosta ala kosta” udaleku ibiltaria uztailean

kosta ala kosta

Jardun euskara elkarteak, Arrasateko Txatxilipurdi eta Soraluzeko Pil-Pilean elkarteekin elkarlanean, 1999-2000 urteetan jaiotako gazteentzat Kosta ala kosta udaleku ibiltaria antolatu du uztailaren 6tik 17ra.

Udalekuari Arabako Ozaeta herrian emango zaio hasiera eta Zarautzen amaituko da. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 8ra arte.

Udalekuaren prezioa 275€ izango da. Familia ugariko kide izanez gero edo euskara elkarteko bazkide izan %5eko deskontua izango da (261,50€) eta biak izanez gero %10ekoa (247,50€).

Izen ematea eta informazio gehiago:

Jardun euskara elkartea (Errotalde jauregia/kultur etxea)
943763661-605712469
gaztejardun@topagunea.com

Primeran pasatzeko aukera bikaina!!!

 

 

Iruzkina uztera animatu!