Aurten, Gaztetxef lehiaketaren bigarren edizioa izan da. edizio hau Jardun Euskara Elkarteak antolatu du , Elikaenea, Bergarako Udala eta Lacor enpresaren laguntzarekin.
Aurtengo edizioan 4 talde aritu dira: Tripapozik, 4 Iñurritxoak, Euskal Gourmet eta Ratatouille taldea hain zuzen ere eta azkenean Tripapozik taldea gailendu da.
Lehia estua eta orekatua izan da eta parte-hartzaileek pasta integral plater bat prestatu behar izan zuten, gutxienez lau barazkirekin. Oinarrizko osagaiez gain, talde bakoitzak nahi beste espezie eta osagai gehigarri erabiltzeko aukera izan dute.
Finaleko epaimahaia Anne Otegik, Andoni Etxezarretak eta Marisa Karasatorrek osatu zuten eta besteak beste, guztiek nabarmendu dute gaurko finalean “maila handia” izan dela.
Talde irabazleak 100 euroko saria eta taldekide bakoitzarentzako pizza bono bana jaso ditu. Bigarren sailkatuek 50 euro eta pizza bono bana eskuratu dituzte. Hirugarren taldeak pizza bonuak jaso ditu, eta laugarren sailkatuek etxean pizza egiteko osagai sorta bana eraman dute.
Zorionak danoi!!



