Azaroaren 22tik abenduaren 5a artean, ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimenean parte hartzeko aukera izango dugu euskaldunok. Hau aurrera eramateko, haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin da.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du ekimena eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako aurkezpenean azaldu dutenez, ekimen honen helburua «guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea» da.
Ekimen honetan, Euskal Herriko 80 herri inguruk antolatuko dute ariketa. Aurretik aipatutako egunetan zehar herri ezberdinetako plaza, parke, eskola irteeretan etab. ekintza eta ariketa praktikoa planteatuz.