Haurren iritziak jasotzeko ekintzak egin dituzte ludotekan

IMG_2796

Ludoteka zerbitzuaren inguruan haurren iritzia jasotzeko asmoz bi ekintza eraman ditugu aurrera Oxirondoko ludotekan. Bi taldetan bereiztu ditugu: haur hezkuntzakoak (HH) eta lehen hezkuntzakoak (LH).

Lehenik eta behin talde bakoitzarentzako galdetegi bat osatu dugu, galderak sei multzotan banatu ditugularik: erabiltzaileen arteko harremanak, ekintzak, hezitzaileekin harremanak, zerbitzuaren zabalkundea, baliabideak eta orokorrak. Gero, galdera horiek jolasaren barruan txertatu ditugu. HH-koekin “sagu txiki, sagu maite” jolasa erabili dugu iritziak jasotzeko. LH-koekin berriz “altxorraren bila” egin dugu, eta frogak egin ahal izateko galdera batzuei erantzun behar izan diete.

Ekintzen balorazio oso positiboa egiten dugu hezitzaileok, informazio asko atera baitugu bertatik eta batez ere, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu haurrek taldean iritzia emateko aukera eduki izana. Haurrek ere ekintzak asko gustatu zaizkiela jakinarazi digute.

Hona hemen LH-koekin egindako altxorraren bila ekintzako argazki batzuk:

IMG_2772IMG_2779IMG_2781IMG_2787IMG_2790IMG_2796IMG_2798 IMG_2802

Iruzkina uztera animatu!