
Azaroaren 20tik 26ra, 7 egun, 7 galdera, 7 minutu formatuan, haurrek eta helduek taldeka elkarrekin galderei erantzunez jolasten da. 9-12 urte bitarteko haur-taldeak eratu behar dira (5-6 pertsona, gutxi gorabehera), taldearen arduraduna beti ere pertsona heldu bat izango delarik.
Emaitza onenak lortzen dituzten taldeekin aurrez aurreko finala ospatuko da, Abenduaren 5ean, Durangoko Azokan.
Galderak askotarikoak izaten dira: kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz dibertigarria da! Euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortuko duena.
EginTtap! lehiaketan izen-ematea azaroaren 7tik 17ra irekia egongo da www.eginttap.eus (Instagramen @eginttap) webgunean.
Animatu parte hartzera!
