Maiatzaren 14an izango da aurten Herri Urrats jaia Senperen eta bertara joateko autobusa antolatu du debagunek. Txartelak erosteko aukera izango da Jarduneko bulegoan maiatzaren 11a baino lehen.
Autobusa Bergaratik 9:15etan irtengo da autobus geltokitik eta itzulera ordua Senperetik 19:00etan izango da.
Prezioari dagokionez, txartel arrunta 12 euro izango dira eta bazkideena 10 euro.