Gaur eman diogu amaiera hirugarren asteari eta pena handiarekin bada ere haur batzuentzat gaurkoa izan da udalekuetako azken eguna. Aste honek ere askorako eman du eta primeran pasatu dute haur zein hezitzaileek oraingoan ere.
Eguraldi oso ona izan ez badugu ere, kalera atera gara eta batukada doinuekin herria alaitu dugu! Txikitxoenetatik hasita udalekuetan ibili diren haur guztiak herriko gune ezberdinetatik abiatu eta seminarioko karpan elkartu gara denon artean erritmo bat elkarrekin jotzeko.
Artista batzuk eginda daude guztiak!