IRRINTZI IKASTAROA

Ekainaren 4an Seminarixoan Erraiak dokumentala ikusi ostean aukera ezin hobea dugu irrintzia praktikan jartzeko. Edozein herriko jaietara hurbilduta entzun dezakegu oihu hau eta hainbat herrietan lehiaketak egiten dira, irrintzi onena eta luzeena zein den jakiteko. Bergaran ere San Martzial jaietan ere lehiaketa egiten da.
Honen harira, IRIINTZI IKASTAROA antolatu du Jardun euskara elkarteak, Euskal Herriko oihurik ezagunena botatzen ikasteko.
Ikastaroa ekainaren 5ean izango da eta 2 orduko iraupena izango du, 18:00etatik 20:00etara haiz zuzen ere.
Irakaslea Isabel Kirze arrasatearra izango da. Ikastaroa doanekoa da baina izena eman behar da; Jardun euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661/605712469 telefono zenbakietara deituta edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora mezu bat idatziz.
Animatu, gure kultura gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eta!!
Iruzkina uztera animatu!