Jaietako zapirako marrazki lehiaketa

irudia eta lema

Herriko jaietako zapiaren irudia lortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Jardunek. Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaituko da eta lehiaketako oinarriak jarraian azaltzen ditugu:

– Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.
– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.
– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.
– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.
– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak
– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 20
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

– Saria: 60€

– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Animatu eta parte hartu!

 

Iruzkina uztera animatu!