Maiatzaren 22an itxi genuen zuen proposamenak jasotzeko epea eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu urte honetan.
Oraingoan marrazkiak bi kategoriatan banatu ditugu (12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak) eta lema bakarrik bidaltzeko aukera izan dugu, baita ere.
Gauzak horrela izanik, hiru dira sarituak:
Umeen irudia: Noa Lezeta Iturralde (9 urte) – 60€
Helduen irudia: Nagore Aranburu Jimenez (36 urte) – 100€
Lema onena: Uxue Larrañaga Salaberria (8 urte) – 40€ – Lema: Hitz eta pitz gu euskaraz gabitz!
Jaietan, helduen 1.800 zapi eta umeen (tamaina txikiagokoak) 200 aterako dira. Hauek eskuratzeko bi egun izango dituzue eta hainbat lekutan salduko dira: Jardunen bertan, herriko zenbait tabernatan eta 6an Irizar kalean eta 7an San Martin plazan jarriko diren mahaietan.
Noa, Uxue eta Nagore.