Jardun antzerki eskolako ikasleek lan handia egin dute kurtso osoan zehar eta lan hori erakutsi eta ikasturteari amaiera emateko asmoz, ekainaren 9an arratsaldeko 18:30etan emanaldia izango dute Seminarixoan. Hiru lan aurkeztuko dituzte:
-Nork pozoindu zuen Edurnezuriren sagarra?
-Printze txikiaren bidaia
-Eskuak gora!
Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eskuratu ahal izango dira Seminarixoko leihatilan.