Karaokea, misterioa, hizketaldiak… otsaileko lehenengo asteetan

Azken bi asteetan zehar askotariko ekintzak egin ditugu ludotekan: abesti gustokoenen erritmora dantzatu eta abestu genuen karaokean; gure scape rooma antolatu genuen, baita bertatik ateratzea lortu ere; Youtuberi buruz hizketan aritu ginen, interneten ditugun eskubideak ezagutzeko, sarera igotzen dugunaren inguruan hausnartzeko edota gure praktikak aztertzeko; eguraldi ona aprobetxatuta beheko plazoletan jolasten aritu ginen…
Iruzkina uztera animatu!