Aste honetan zehar hainbat ekintza egin dituzte Bergarako ludotekan. Martitzenean, esaterako, lorategi txikitxo bat egin zuten. Lehenik eta behin egurrak margotu zituzten, gero bertan lorontziak jartzeko, eta gero, lorontziak lurrez eta haziz bete zituzten.
Eguaztenean modu oso errez batean gominolak gertatu zituzten ludotekako sukaldean. Hiru zapore desberdineko goxokiak egin zituzten: mailukizkoak, limoizkoak eta laranjazkoak. Itxura oso ona zuten eta zaporea are hobea.
Azkenik, eguenean ludotekarien murala egin zuten. Ludotekan izena emanda duten guztien argazkiak moztu zituzten eta muralean itsatsi zituzten bakoitzaren izena idatziz.
Argi dago ekintzaz beteta daudela asteak Bergarako ludotekan, eta hurrengo astean maiatzeko programaketarekin hasiko gara jada. Animatu eta etorri ekintzetan parte hartzera!