Juan Martin Elexpururen “zela ikusten dozu Jardunen papela, eta oro har euskeraren akulularixena, gaur egunian?” galderaren aurrean Anaje Narbaiezaren gogoeta. Kataian ataleko bigarren kolaborazioa.
[Argazkia Dani Blancok, Argia.com-etik]
Akulularixak jiñon/k Juan Martinek, eta esan biharra jaukanat/at, berak, beste inork baino gehixago erakutsi zoskula euskerian munduan akululari lanak egitten. Egixa esan, bera ondo akordatuta jeuan/jeonan: orduan heltzen ez bagontzanan/n erabileriai, kitto gure Euskeria!
Egunerokuan, Bergaran oso gutxi entzuten zonan/zuan, baina hori bai, zapatu goizian, eskerrak UNEDera euskeria ikastera zetozenei eta Uberako, Anguzarko, Elosuko, Osintxuko… jentia zetorrenari Bergara euskaldundu egiten zonan/zuan.
Egixa don/k , “Jardun” berbiaren inguruan erabakixa hartu zanian, hantxe nenguala, baina denon meritua izan zonan/zuan bat aukeratzia, izanbe gaur egunian euskeriak “Jardun”en esanahi bixen premiñia jaukan/k. Batetik, berbetako “jarduna”; Euskerian frabikia ipiniko bagiñuztanan/n, benetako produkziñua neurtuko leukieena eta bestetik, zenbait alorretan, notarixara goiatzenian, abioia hartzera goiatzenian …. euskeraz naturaltasune bizi izateko “jarduteko” premiñia. Baina oinddio be kalian gabitzenian konturatu be ez gaittun/k egitten eta sarrittan erderaz jardute jonau/juau.
Gure aurretik be makina bat lan egindakuak izan zittunan/zittuan: Iosu Oregi, Juaristi, Pilar… erak eginddakuari esker eta zuek, Juan Martin, Gerardo, Xabier Pardo… eta beste hainbatek erakutsitakoari esker guk aurrerapidia izan jonau/juau. Oso politta izan don/k, Elayxan bertako langileok lana euskaraz eitteko, eiñddako ibilixa. Ugezabok, langileok, danok, lana erdaraz eittetik euskaraz eittera pasatu gaittun/k eta eztakizue ondo zenbat ikasi dogun alkarrengatik, oso aberasgarrixa izan don/k. Alkar entzuten eta ikasi beharra izan dabenen erritmoak errespetatzen ikasi jonau/juau.
Oinddio be bajaon/k zeregina inguruko lantegixetan lana euskaraz egitteko baina seguru najaon/k, beste batzuen eguneroko jardunak bultzatuta ekarriko dabela euskeria izatia gure lan-hizkuntza. Uste jonat/juat gure gizartian sekulako aukeria daukagula alkarri entenditzeko euskeria erabilitta. Eta hortxe ikusten jonat/juat JARDUN KIDEON akulularixen zeregina, zeregin aberasgarrixa eta benetan lagungarrixa etorkizunian gizarte batuago baten parte izateko!
Etxakinat/xat ziharo erantzun dotzaten Juan Martinek eskatutakoari baina lehen aittatu doten moduan, Bergaran auzoetako erabileriak sekulako mesedia egin izan jotsan/k Bergaran euskaria bizirik eustiari. Zeregin horretan Osintxuarrek hiketiari majo heldu jotsen/nen eta Eba Alberdi etorri jatan/k burura, beti fin ibili don/k euskeria erakusten eta bere eguneroko “jardunean” hitanoa erabilitta gure berbetia normaltzen.
“Kataian” ekimenari segida emoixon Eba, izanbe, hik hiketiari betik eutsi dotsan, hain hizketa bizixa izandon eze… zelan ikusten don hitanoa gure herrixan? Zer egingo beharko ginuken/k JARDUNen hitanoak daben freskotasuna zabaltzeko eta gaztien artian erabiltzeko inbirixia sortzeko?