Jardun euskara elkarteak bosgarren aldiz udako postal lehiaketa antolatu du.
Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso ditugu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi!
Nerea Alzelaik Bartzelonatik idatzitako postalak jaso du aurtengo saria. Postal “orijinala” izan da Alzelairena, “begiak itxita entzun daitekeenaren berri ematen duena”. Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea izan da eta aurtengo irabazleak betean asmatu duenez, hamar pulgadatako tableta eroan du etxera. Zorionak Nerea!!