Agur bero bat;
XXIII Laburbiraren edizioaren aurrestreinaldia Bergaran aurkeztuko da. Aurtengo laburbirak 7 film-laburrez osatutako egongo da eta Bergaran estreinatu ondoren herriz herri ikusi ahal izango da martxoaren 1etik 29ra bitartean.
Orotara, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:
-OLENTZERORI ESKATU NION (Amaia San Sebastian Larzabal)
-ERREKA ZOKO HORTAN (Ekaitz Bertiz)
-FISHY (June Asua Olabarria)
-A-MANIKI (Elixabet Nuñez)
-GERATZEN DEN HORI (Aitor Gametxo Zabala)
-ORAIN ZER? (Aihnoa Urgoitia)
-HORTZIKARA (Ane Cuesta)
Bergaran aurrestreinaldia otsailaren 26an egingo da, 18:30ean, Bergarako Seminarixoan. Bertan film-laburren aurkezpenaz gain proiekzioa eta mokadutxoa ere egongo da. Eta guzti hau doan!!
https://laburbira.taupamugimendua.eus/

