Postalak ezberdinak eta leku askotatik bidalitakoak izan arren, Asun Poza bergararrak herritik, Bergaratik idatzitako postalak jaso du Jardun euskara elkarteak laugarrenez antolatutako udako postal lehiaketako saria. Bereziki postalaren orjinaltasuna saritu da. Lehiaketa…
Nafarroa oinezera joateko autobusa
Debagunetik, debagoieneko euskara elkarteen elkargotik, urriaren 18an Elizondon ospatuko den Nafarroa oinezera joateko autobusa antolatu dugu.
Gaztelekutik paintball egitera irteera
Xabalote gaztelekutik, 12-17 urte bitarteko gazte guztientzat, urriaren 24rako paintball egitera irteeera antolatu dugu. Egun osoko irteera izango da Zarautzera, goizeko 9:00etan autobus geltokitik irten eta 20:00etan itzuli. Irteeeraren prezioa 20€ da eta izen ematea zabalik dago urriaren 21era arte
URRIAREN 3AN IRUÑA-VELEIARA IRTEERA
Urriaren 3an Iruña-Veleia bisitatzeko aukera paregabea!!
IRAILAREN 27AN 13:30EAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT MARTXA
Irailaren 27an 13:30ean Bergarako plazatik abiatuta “Euskaraz bizi nahi dut” martxa herrikoia korrika, patinetan edo bizikletan.
Larrañaga de la Presa#9″auzoko”
Kristina Elkorori erantzunez, jarraian duzue Idoia Larrañaga de la Presak idatzitako iritzi artikulua.
Udako oporraldixan ostian hartu dot nik Kristinak luzatutako galderei erantzuteko tartia, ia modu argi eta motzian erantzutia lortzen doten.
Auzoko Euskal Herriko herri batzutan martxan dagon egitasmua da, eta bere helburu nagusixak etorkinei euskera praktikua irakatsi eta kulturia transmititzia die, hau dana elkar ezagutza eta integrazinuakin lotuz.
Izan zaitez zu be aktore!
Jardunek antolatutako hurrengo hitzorduetan zu be aktore izatea nahi dugu.
Ikusi gonbidapen bideoa eta zatoz!
Irailaren 11an, Errotalde parkean 18:30ean IMANOL ITUIÑOren “Magia parrastan” ikuskizuna
Jardunek, irailaren 11an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, IMANOL ITUIÑO magoaren “Magia parrastan” ikuskizuna antolatu du Bergarako Errotalde parkean (Kultur etxean).
IRAILEAN BERRIZ MARTXAN!!!
Opor ostean Jardun euskara elkartean berriz martxan hasi gara ikasturte berria antolatzen eta lehen ekintzak antolatzen. Aurrerago emango dugu Jardunek ikasturte honetarako eskainiko dituen ekintza eta programen berri. Ondo hasi ikasturtea!!!