Jardunek jaietako zapietako marrazkia aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Animatu parte hartzera eta bidai zure marrazkia maiatzaren 5a baino lehen.
Hauek dira lehiaketare oinarriak:
Jardunek jaietako zapietako marrazkia aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Animatu parte hartzera eta bidai zure marrazkia maiatzaren 5a baino lehen.
Hauek dira lehiaketare oinarriak:
Apirilaren 13tik aurrera martxan gaude Oxirondoko Ludotekan.
Ateak zabalik daude 4-12 urte bitarteko haur guztientzat. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik-20:00etara.
Animatu eta etorri, jolastera, euskaraz ondo pasatzera, aisialdiaz gozatzera…
Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen.
Bertara joateko autobusa antolatu dugu bailarako euskara elkarteok. Autobuserako txartelak Loramendi, AED eta Jardun euskara elkartean daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7 izango da. Autobus txartelen prezioa 12 eurokoa izango da (euskara elkarteko bazkideentzat 10 eurokoa).
Badatoz Pentekosteak eta urtero bezala Jardunek jaietako zapiak aterako ditu.
Zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa egingo da eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea.
Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:
Jardunek antolatuta, martxoaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregian Andoni Egañaren “zortziko zabala” hitzaldia izan ze.
Andonik bertsolaritzak azken 35 urteetan eman dituen aldaketa narbarmenak azaldu zituen. Aldaketa batzuk nahita bilatutakoak eta modu oso konzientean egindakoak eta beste batzuk momentuko egoerak bideratutakoak.
Martxoaren 28an, erramu zapatuan, Txorimalo lehiaketaren XXI. edizioa ospatu zen.
Bi taldetan banatuta, 12 urtez azpikoak eta 12 urtez gorakoak, guztira 26 taldek hartu zuten parte.
Etenaren ostean berrekin diogu berriz ere kataiari . Hemen duzue Elene Etxanizek egindako galderari erantzunez Uxue Agirreren gogoeta.
Martxoaren 29an, igandean, amaituko da Korrikaren 19. edizioa Bilbon.
Bertan egingo den Korrika amaierako festara joateko autobusak jarri dira Debagoienatik. Bergaratik goizeko 9:15ean irtengo da autobusa (geltoki nagusitik) eta itzulera 20:00etan izango da Bilbon.
Txartelak Jardunen egongo dira eskuragarri ostegunera arte 10 euroren truke.
Martxoaren 23an iritsi zen goizeko 11:15 inguruan Korrika Bergarara. Herritik barrena oso kilometro jendetsuak izan ziren. Jende askok egin zuen korrikaren bat ikusiz zein korrika eginez.
Jardun euskara elkarteak, Arrasateko Txatxilipurdi eta Soraluzeko Pil-Pilean elkarteekin elkarlanean, 1999-2000 urteetan jaiotako gazteentzat Kosta ala kosta udaleku ibiltaria antolatu du uztailaren 6tik 17ra.
Udalekuari Arabako Ozaeta herrian emango zaio hasiera eta Zarautzen amaituko da. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 8ra arte.