Aurtengo jaietako zapiaren marrazki lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaitzen da.
ANIMATU ETA AURKEZTU ZURE MARRAZKIA! Jarraian dituzu oinarriak:
Udaleku irekietarako izen ematea
Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00era.
Udalekuak 2002-2011 urte bitartean jaiotako eta bergaran erroldatutako haurrei zuzenduta egongo dira.
Izen ematea maiatzaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da bi modu hauetako baten:
Jaietako zapirako marrazki lehiaketa
Herriko jaietako zapiaren irudia lortzeko marrazki lehiaketa antolatu du Jardunek. Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an amaituko da eta lehiaketako oinarriak jarraian azaltzen ditugu:
Udaleku irekietarako begiraleen lan poltsa
Aurtengo udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizez 10:00etatik 13:00era. Bertan lan egin nahi duten begiraleek maiatzaren 12tik 23ra arteko epea izango dute curriculuma aurkezteko.
Curriculuma Jardunera (kultur etxera) ekarri edo jardun@topagunea.com helbide elaktronikoara bidali daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Bertso afaria
Jardunek antolatuta Jokin Labaien eta Ane Zuazubizkarrekin bertso afaria bihar Artatse elkartean. Txartelak erosteko azken eguna gaur, osteguna.
Etxaniz #4 “hiketian gainian 2.0”
Aurreko idatzian Eba Alberdik Elene Etxanizi galdera bota zion ea berak nola ikusten zuen hika gazteen artean. Honako artikuluan irakurri dezakezue Eleneren erantzuna.
Haurren aisialdia: ezagutu, hausnartu eta parte hartu
Bergarako Udalak Oxirondo Azokako bigarren solairuan 0-12 urte bitarteko haurrentzat gunea egokituko du 2014 urtean zehar. Espazio hau 2015eko urtarrilean erabilgarri egongo dela aurreikusten da. Dena dela, Azoka Bergaratzen prozesuaren baitan, herritarrekin batera gune honen izaeraz eta antolaketaz hausnartu nahi da. Horretarako azpi-prozesu bat diseinatu da.
Bertso afaria
Martxoaren 28rako bertso afaria antolatu du Jardunek Artatse elkartean. Bertsolariak Jokin Labaien eta Ane Zuazubiskar izango dira.
Debaguneko egutegiaren lehiaketak badu otsaileko irabazlea
2014ko Debaguneren egutegiak berrikuntza ekarri du aurten. Egutegiaren hileroko argazkiekin lotutako lehiaketa du. Hilero galdera bat egiten da eta galdera zuzen erantzuten dutenen arten hilero zozketa egiten da.
Txorimalo Lehiaketa
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere txorimalo lehiaketa antolatu dugu.Lehiaketan parte hartzeko oinarriak jarraian ikusi ditzazkezue. Txorimalo guztiak erramu zapatuan Ibargarai kalean egongo dira ikusgai. Txorimalo onenak eta txorimaloari jarritako euskararen aldeko lema onena sarituko dira. Animatu eta parte hartu!
