Martxa onean jarraitzen dugu Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludotekan. Aisialdiaz gozatzeko Bergarako haur eta gaztetxoekin ekintza ugari egiten ari gara.
Euskal trivialeko irabazleak
Sekulako harrera izan du oraingoan ere Euskal Trivialak. Guztira 474 galdetegi bete dira eta 732 pertsonek hartu dute parte.
Hona hemen irabazleak:
MAHAI JOLASEN MAILEGUA
Aurrera jarraitzen dugu astelehen eta ostiraletan Oxirondo azokako lehen solairuan 17:30etatik 19:00etara mahai jolasen dohako maileguarekin. Aukera aproposa, mahai jolas ezberdinak ezagutu, etxera eraman eta familian gozatzeko! Gerturatu!!
Amodiozko gutunen XXIX.lehiaketa
Aurtengo edizioan, 66 gutun izan dira jaso ditugunak. Hauetatik 44 emakumeek idatzitakoak izan dira, beste 22ak berriz, gizonezkoenak. Gehienak gizpuzkoatik iritsi zaizkigu (Bergara/Debagoiena), beste guztiak Bizkaia, Nafarroa eta Kataluniatik iritsi dira.
MINTZALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.
Parte hartu al duzu 2. Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain euskara praktikatzen jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza! Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!…
Telegramera iritsi gara!
Jardunen gertatu eta antolatzen denaren berri izan nahi duzu?? Telegrameko kanal berria sortu dugu, honen parte izan nahi baduzu hemen duzu esteka: t.me/jarduneuskeraz Aurrera!
Urtarrileko euskararen bozgorailua
Urtarrileko euskararen bozgotailua: “Guk hainbat hizkuntza eduki ditzakegu EUSKARAK ordea, gu gaitu, ez beste inor”
Gabonak
Jardun Euskara Elkarteak oporrak hartuko ditu abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, biak barne. Jardunek gabon zoriontsuak opa dizkizue!! Urte berri on!
Ez dadila sua itzali
Abenduaren 28 eta 29rako antolatutako” EZ dadila sua itzali” familientzako joku mitologian parte hartzeko plaza guztiak beteta daude. Eskerrik asko ekintza honek izan duen erantzunagatik! Hala ere, itxaron zerrenda bat egingo dugu….
Euskal triviala
Gaur ekin diogu Euskal trivialaren edizio berriari. Oraingoan, galderen orriak, ikastetxeetan, oxirondo azokako 1.solairuan edota Errotalde jauregian eskuratu ahal izango dituzue. Kutxak gaur zabalduko dira eta urtarrilaren 15era arte iraungo dute irekita.
