Aurtengo edizioan, 66 gutun izan dira jaso ditugunak. Hauetatik 44 emakumeek idatzitakoak izan dira, beste 22ak berriz, gizonezkoenak. Gehienak gizpuzkoatik iritsi zaizkigu (Bergara/Debagoiena), beste guztiak Bizkaia, Nafarroa eta Kataluniatik iritsi dira.
Balorazio positiboa egiten dugu jasotako gutunen kopurua ikusita, baina faltan bota ditugu Euskal Herriko
hainbat herrialdetatik gutunak jaso ez izana, esate baterako, Araba eta Iparraldea.
40 urtetatik gora idazten duten parte hartzaileen artean gizonezkoa da nagusi. 26 urte azpikoetan aldiz,
emakumezko gehiagok idazten du. Aurten 40 urte gorako gizonezkoen gutun kopurua handia izan da.
EPAIMAHAIA NAGUSIA:
o JOSU OZAITA AZPIROZ:Antropologoa
o BEÑAT GAZTELUMENDI ARANDIA: Bertsolaria
o OIHANE VICENTE AGIRREZABAL: Abeslaria eta dantzaria
o KARMELE URIBESALGO ALZOLA: 2020ko irabazlea
EPAIMAHAI GAZTEA:
ARANZADI IKASTOLA: GARAZI BIZENTE eta NAYLA PEREZ
IPINTZA INSTITUTUA: UNAI ZABALA, GOIZEDER ELKOROBEREZIBAR ETA IRATI
CALLES
SARI BANAKETA
COVID-19 dela eta, segurtasuna bermatu asmoz, aurten aurrez aurreko sari banaketarik ez egitea erabaki
dugu. Hala ere, modu batera edo bestera gutun irabazleak ezagutzeko aukera izango duzue.