Bihar, abenduak 19, Kokoxa antzerki taldearen GU antezlana izango duzue ikusgai bergarako Seminarixoan gaueko 22:00etan. Emanaldia doainekoa izango da baina sarrera hartzea komenigarria da, horretarako leihatila emanaldia baino ordubete lehenago irekiko dute. Animatu…
Helduen antzerki eskola
Azaroan jarri genuen martxan helduen antzerki eskola baina nahi duenak badu, oraindik, urtarriletik aurrea izena emateko aukera. Eskolak asteartetan izaten dira, arratsaldeko 19:15etik 20:45era Zabalotegi aretoan. Animatu zaitezte!!
JAI MAROKOARRA OSPATU DUGU BERGARAKO LUDOTEKAN
Sallam alaikum familia: Atzo, abenduak 17 astelehena, oso egun berezia bizi izan genuen bergarako oxirondoko ludotekan. Guraso batzuk ludotekan marokoar festa berezi bat antolatu zuten ludotekako erabiltzaile guztientzat. Denetarik egiteko aukera izan…
Domeketan familian gozatzen
Abenduaren 22an, “Domeketan familian gozatzen” izango dugu goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean. Bertan sukaldatzeko eta gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute familiek. Animatu zaitezte!!
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXVIII. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, IV.a. Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali…
Txapligu
Pasa dan larunbatean Txapliguko haur eta hezitzaileak, Agorrosingo igerilekuetara joan ziren arratsalde pasa. Bertan jolas eta ekintza ezberdinak egin zituzten eta primerako arratsaldea pasa zuten!
Euskararen eguna bergarako ludoteketan
Abenduaren 3an, euskararen egunean, bergarako ludoteketan ospakizunaren honen harira hainbat ekintza ugari egin zituzten, pankartak, karaokea edota tribiala besteak beste. Hemen argazki batzuk:
Martxan da euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Abenduaren 2an jarri genuen martxan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Gogoratu kanpainak bi ekintza izango dituela: euskarazko liburuak merkeago eta euskarazko liburuen truke azoka. Hemen informazio guztia:
Mahai jolasen arratsaldea
Oxirondo, Angiozar eta Osintxuko ludotekek, Bergarako Udalaren laguntzarekin, datorren abenduaren 13an mahai jolasen arratsaldea antolatu dute Oxirondo azokako beheko solairuan. Arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara herriko haur eta gurasoek aukera paregabea izango duzue bertara…
Baserritar buruko zapiak eta txapela janzteko ikastaroa
Gabonak gainean ditugu eta garai honetan baserritarrez janztea oso ohikoa da. Honi lotuta, Jardun euskara elkarteak baserritar buruko zapiak eta txapela janzten ikasteko saioa antolatu du. Ikastaroa abenduaren 23an izango da, Irizar jauregian,…
