Euskaraz bizitzen ikasi, saiatu, ausartu… nahi baduzu mintzalagunon munduan lekua dugu zuretzat. Animatu zaitez Berriketan egitasmoan izen ematera! Hemen duzue Berriketan aldizkaria:
Madinabeitia#31
Oraingoan Damian Madinabeitiak erantzun dio Monikaren galderari, jarraian bere hitzak: Ia ze hizkuntzatan jolasten daben gaztiak galdetu dostan, Monika. Egixa esan, 2017 eta 2018ko hainbat ikerketen arabera Espaiñiako Estatuan (1, 2), 6-24…
Urriko ekintzak bergarako ludotekan
Aupa ekipo! Bueltan gaude bergarako ludotekariak! Ate irekiak amaitu ostean, martxan jarri gara ikasturte berriarekin. Aurten berrikuntza ugarirekin gatoz. Hemendik aurrera, blog-ak igotzeaz haurrak arduratuko gara, ilusio handiarekin hartu dugu erronka hau….
Osintxuko ludoteka
Atzo osintxuko ludotekako gaztetxoek txontxongiloak sortu zituzten, ikaragarri politak atera ziren!
Lan eskaintza
Bergarako Jardun euskara elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi osoz. Funtzio nagusiak: – Ohiko idazkari lanak – Diru kontuen kudeaketa – Fakturazioa – Zergen aitorpenak – Diru-laguntzaen eskaera eta zuriketak –…
Asteburuko aisialdia. Txapligu
Urriko txapliguko egitaraua duzue hemen, primeran ibiliko gara!
Lan eskaintza
Jardun Euskara Elkarteak Antzuolan eskolaz kanpoko euskara errefortzuakemateko irakaslea behar du. Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera. Curriculumak aurkezteko azken eguna urriak 17a izango da. Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan.
Osintxuko ludoteka
Pasa den ostiralean osintxuko gaztetxoak fin ibili ziren sukaldari lanetan eta, primeran moldatzeaz gain, merienda ederra prestatu zuten!
Beira taldea: bertso musikatuak, urriak 25ean, 23:00etan, Bule tabernan
Bergarako Jardun euskara elkarteak Bule tabernaren laguntzarekin BEIRA taldearen kontzertua antolatu du urriaren 25erako.
Beira Oiartzunen sorturiko musika taldea da, 2006an elkartu baziren ere 2013an eman zioten forma proiektuari eta ordutik hiru disko atera dituzte.
Bertsolaritza eta musika beste inork baino hobe uztartzen ditu Beira-k
Xaboi ekologikoak egiteko tailerra
Atzo, osteguna, xaboi ekologikoak egiteko tailerra izan genuen Irizar jauregian. Bi orduko ikastaroa izan zen eta 20 lagun elkartu ginen. Zenbait azalpen entzun ostean xaboi ekologikoak egiteari ekin genion…
