Bergarako Jardun euskara elkarteak Bule tabernaren laguntzarekin BEIRA taldearen kontzertua antolatu du urriaren 25erako.
Beira Oiartzunen sorturiko musika taldea da, 2006an elkartu baziren ere 2013an eman zioten forma proiektuari eta ordutik hiru disko atera dituzte.
Bertsolaritza eta musika beste inork baino hobe uztartzen ditu Beira-k: Jon Martinek idatzi dituen bertso sorta eta poemak sentiberatasunez musikatu ditu Igor Arruabarrenak, gizarte gaiei lotutakoak batzuk, tonu intimokoak gehienak.