Euskarazko bakarrizketen lehen kanporaketa egon zen ostiralean jokoan Bergarako Seminarixoan eta Xabin Fernandez, Mikel Iriarte Joxemiel, Asier Galarza eta Maider Triviño Maider Mimi izan ziren oholtza gainera igo ziren umoregileak.
Elkarlanaren fruitua
Jardun euskara elkarteak eta Goienak Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Urretxuko, Zumarragako eta Zumaiako udalen eta EITBren laguntzarekin antolatutako ekimena da Algaraka, eta lehen saioa laster egongo da ikusgai EITBren Primeran plataforman eta Goiena telebistan


