Gabonak iristearekin betera ordenagailu, mugikor eta bestelako gailu teknologiko berri ugari iristen dira gure etxeetara. Gaur egun, geroz eta aukera handiagoa dago teknolgia berri hauek euskaraz konfiguratu eta erabiltzeko. Eta hau nola egin azaldu eta egitera animatzeko kanpaina jarri dug martxan.
Sortutako euskarrian, besteak beste, ordenagailuaren sistema eragilea edo nabigatzaileak euskaraz nola jarri, ofimatikako euskarazko bertsioak nola instalatu, telefono mugikorra nola jarri euskaraz edota sare sozialak euskaraz jartzeko aukeren berri ematen da.
Argibide gehiago eta jarraitu beharrezko pausuak zehatz-mehatz honako loturan aurki ditzakezu.
informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/euskarazko softwarea-deskargatzea/web01-a2eutres/eu/

