Gure egunerokotasunean hain garrantzitsuak bihurtu diren teknologia berriak euskaraz erabiltzeko kanpaina berria sortu dugu.
Gero eta gehiago dira euskaraz erabiltzeko aukera ematen diguten sistema eragile, aparatu (mugikor, tablet, ordenagailu), nabigatzaile eta aplikazioak.
Kanpaina honen bitartez, euskarari merezi duen lekua eman nahi diogu eta teknologia berrietara moldatu garen bezala, hauek ere euskaraz manejatzera egokitzea ezinbestekoa ikusten dugu. Era berean, sare sozialetan, blogetan, youtuben, etab. edukiak euskaraz sortu eta partekatzera ere animatu nahi dugu jendartea.
Hurrengo egunetan zuek ere euskaraz klik egiteko arigbideak ematen arituko gara. Euskara ahalik eta esparru gehienetara zabaltzeko!!
Gu prest gaude, ETA ZU?