Txapligu

Joan den asteburuan Txapliguko gaztetxoak ederto ibili ziren. Zapatuko giro txarra berotzeko asmoz sukaldaritza saioa egin zuten, bizkotxoaren errezeta hartu eta beharrezko osagaiak nahasten igaro zuten arratsaldea. Dastatu ere egin zituzten, noski!
Domekan, antzerki eguna zela eta, plastilinazko txontxongiloak sortu zituzten. Amaitzean, pertsonaia hauek eta inprobisazioa erabiliz antzerkitxoak egiten jardun zuten.
Hau horrela, asteburu paregabea pasa zutela ziur esan dezakegu!
Iruzkina uztera animatu!