Uda iritsi da berriro ere, baita eguzkia ere. Aurten, bederatzigarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du.
Udak askorako ematen du, eta herritik irten edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Lehiaketaren helburu nagusia formatu errez batean jendea euskaraz idaztera bultzatzea da.
Jasotako postal guztien artean 2 zozketa egingo dira.
OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
2- Postalak euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:
UDAKO EUSKARAZKO IX. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian edo www.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.
4- Postalak jasotzeko azken eguna 2020ko irailaren 16a izango da.
5- Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure kontaktua jartzea.
6- Saria: Elkar megadendako opari bonoa (50€) edo Euskal produktuez osatutako otarra.