Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00era.
Udalekuak 2002-2011 urte bitartean jaiotako eta bergaran erroldatutako haurrei zuzenduta egongo dira.
Izen ematea maiatzaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da bi modu hauetako baten:
– Internetez: www.bergara.net atarian “ualeku irekiak” atalean
– Kultur etxean: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara. Izen emate orriarekin batera bankuko ziurtagiria entregatu beharko da.
EPEZ KANPO EZ DA INOR ONARTUKO!
Prezioa: lehenengo seme-alaba 50,50€, bigarrena 45,45€ eta hirugarrena eta hurrengoak dohainik.
Ordainketa transferentzia bidez egingo da honako kontuetako baten:
Euskadiko kutxa (laborala): 3035 0009 16 0090900017
Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534
* ordainketa egiterakoan zehaztu haurraren izen abizenak eta gero udalekuak. Adib: Nere Agirre Gomez-udalekuak
Animatu eta eman izena, primeran pasako dugu!