Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Urriaren 30ean ospatuko da Gau Beltza Bergaran

Posted on 2026/10/27 by jardun

Asteazkenean abiatuko da ospakizuna, urriaren 28an, 17:30ean, Oxirondo azokan egingo den Xanduli manduli, eman gaztainak guri ekimenarekin. Bertako asteazkenetako azoka dinamizatzeko ohiko hitzordua baliatuko dute antolatzaileek, jaiaren aurrerapen gisa.

Gau Beltzaren egitarau nagusia ostiralean, urriaren 30ean, ospatuko da. Aurten urriaren 31 larunbata denez eta herrian beste hainbat ekintza antolatuta daudenez egun horretarako, antolakuntzak komenigarritzat jo du jaia egun bat aurreratzea, horrela ekitaldien arteko bateratzea saihestuz.

Eguna 17:00etan hasiko da, Bedelkarreko komertzioetan egingo den Xanduli manduli eskearekin. Ordu erdi geroago, 17:30ean, haurrentzako tailerrak izango dira Oxirondo azokan, non kalabazak hustu, aurpegiak margotu eta mozorrotzeko aukera izango duten txikiek. Parte-hartzaileek etxetik ekarri beharko dituzte mozorroak eta kalabazak.
18:00etan helduentzako Trivial lehiaketa jokatuko da, Gau Beltzaren inguruko girotzearekin batera. 14 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte, eta irabazleek 20 euroko bonoak jasoko dituzte sari gisa.

Kalabazen kalejira

Egitarauko berrikuntza nagusia 19:00etan iritsiko da, kalabazen kalejirarekin, zeinak musikaz, dantzaz, suz eta bertsoz girotuko baititu herriko kaleak. Oxirondotik abiatuta, kale ugaritatik igaroko da kalejira, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei trapu zaharrekin mozorrotuta ager daitezen, giroa are biziago eta bereziagoa izan dadin. Amaiera ekitaldia 20:00etan egingo da Irizar parkean.

Bisita gidatuak

Ostiral iluntzean, Bautista Legenarduak bi bisita gidatuko ditu herriko kale eta barrunbeetatik barrena: lehena 21:30ean, euskaraz, eta bigarrena 23:00etan, gaztelaniaz. Bisitak doakoak dira, baina aldez aurretik eman behar da izena, ugutztour@gmail.com helbidera edo 695 753 430 telefono zenbakira idatzita, aforoa bete arte.

Egitaraua Xaxau jai konpartsak, Jardun euskara elkarteak, Bedelkarrek, Elikaeneak, Camden Dance Studiok, Bergarako Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean antolatu dute, eta Bergarako Udalak babestu du ekimena.

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • LITERATUR SOLASALDIAK: IRENE SOLAREN “Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak” Adi!!! Ordu aldaketa
  • Urriaren 30ean ospatuko da Gau Beltza Bergaran
  • AUZOLANEAN EUSKARA SUSTRAITIK ESPAZIORA!!!
  • URRIAREN 21EAN, MARI LUZ ESTEBAN-EN “ANDREZAHARREN MANIFESTUA” LIBURUAREN INGURUAN ARITUKO GARA LITERATUR SOLASALDIAN.
  • URRIAREN 14A AZKEN EGUNA NAFARROA IONEZERA JOATEKO TXARTELA ESKURATZEKO!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2026 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme