Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

URTE BERRIA OHITURA BERRIAK!

Posted on 2025/01/202025/01/20 by jardun

Mintzapraktikak euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen dituen egitasmoa da, besteak beste, parte hartzaileak hizkuntzaren erabileran trebatzeko, galdutako ohitura berreskuratzeko, euskarazko harreman berriak egiteko. Ondorioz hiztun berriak gizarteratzen ditu,  eskararen erabileran eragiten du eta euskara zaletasun bilakatzen du, formula berriak martxan jarriz eta emaitza politak jasoz.

Formula berri horien artean dago mintzapraktika eta zaletasunak uztartzearena, esate baterako, berbalagun ibiltaria, irakurketa saioak,.. euskara praktikatzen duten bitartean asteroko zitari gehigarri bat jarriz.

ETA EGITEN BADUGU GUSTATZEN ZAIGUNA EUSKARAZ?

MINTZAPRAKTIKA: EUSKARA ZALETASUN

IRAKURKETA SAIOAK: Irakurzaletasuna eta hizkuntzaren praktika uztartzen dituen aldaera da, jada martxan dauden literatura taldeetako testuak zailegiak egiten zaizkien herritarrentzat aukerak sortuz.

GURASO-LAGUN taldeak: Guraso edo tutoreentzako aldaera. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. 

HIKA-LAGUN taldeak: Hitanoa praktikatzeko aldaera.

BERBA-LAGUN IBILTARIAK: Astean behin beste berbalagun batzuekin elkartuta, euskara praktikatuz paseatzera joateko taldeak.

ORTULAGUNA: Jardun euskara elkarteak Bergarako ortu komunitarioetan duen baratza euskara praktikatuz lantzea.  

Oharra:

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Oxirondo plaza 2, 1.  solairuara (azoka) joanda, edo telefonoz: 943 76 36 61-605712469 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus.

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • TXAPLIGUTIK LARUNBATEAN HONTZA EXTREM-ERA JOAN ZIREN
  • MAIATZAREN 22AN: JARDUN ANTZERKI ESKOLAKO GAZTETXOEN EMANALDIA SEMINARIXOAN
  • Azken egunak!!! Asteazkena, maiatzaren 14a, azken eguna Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko!!
  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme