Monthly Archives: abendua 2015

esku programa 15 traz.fh11

Oraindik ez duzula amodiozko gutunik idatzi? Animatu garaiz zabiltza eta!!

esku programa 15 traz.fh11BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XXIV. LEHIAKETA

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, amodiozko gutunen lehiaketa antolatu du Jardun euskara elkarteak. Aurtengoan, amodiozko gutunen XXIV. edizioa ospatuko da .

Gutunak aurkezteko epea zabaldik dago dagoeneko. Hona hemen aurtengo edizioko oinarriak:

Animatu, sari edarrak daude eta!!!

esku programa 15 traz.fh11

asmo berririk urte berrirako

BERRIKETAN: ASMO BERRIRIK URTE BERRIRAKO?

Urte berriarekin batera Berriketan-ekoek berbalagun taldeetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Urte hasierako beste asmo batzuekin batera talde hauetan izena eman eta euskara praktikatu ahalko duzu. Berbalagun taldeetan izena ematea dohakoa da eta izena eman nahi baduzu 943763661/605712469 telefono zenbakietan edota jardunkultura@topagunea.com helbidean eman dezakezu.

Animatu!!!

 

NUTRIZIO KARTELA

OTSAILEAN NUTRIZIO IKASTAROA MIREIA ALBERDI DIETISTAREN ESKUTIK

DLEIRE-MADDI -FERNANDO2

AMODIOZKO GUTUNEN XXIII. EDIZIOKO IRABAZLEAK ETA GUTUNAK

AMODIOZKO GUTUNAK: IAZKO IRABAZLEAK ETA GUTUNAK

(JARDUN EUSKARA ELKARTEA. Bergara, Otsaila 2015)

• Partaidetza: 87 gutun. (2469) gutun 22 ediziotan)

• Epaimahai nagusia:

Maite Toledo idazlea, Urko Egaña bertsolaria, Fran Urias musikari eta kantaria eta Amaia Artola iazko irabazlea.

  • 1. SARIA: IOSUNE DE GOÑI – 500 €
  • 2. SARIA: FERNANDO ANBUSTEGI – 250 €
  • BERGARAR ONENAREN SARIA: MADDI ELORTZA – 150 €
  • GAZTE SARIA: LEIRE URRETABIZKAIA – 150 €

 1. SARIAjosune de Goñi

2. SARIA

fernando Anbustegi 1fernando Anbustegi 2BERGARAR ONENAREN SARIA

Maddi ElortzaMaddi Elortza 2

 

EPAIMAHAI GAZTEA:

Epaimahai gaztearen iritzia (Bergarako ikasleak):
Maddi Alberdi, Goizane Larrañaga, Irati Sanz, Helene Baztarrika eta Monica Alberdi.

GAZTE SARIA

Leire UrretabizkaiaLeire 2Leire 3

OSINTXUKO LUDOTEKAKO HAURRAK ERE, EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN!

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, Euskararen Egunaren harira, elkarlanean egindako mural zoragarri bat osatu zuten. Honekin batera, Osintxuko liburutegira ere gerturatu ziren.

Amaia ipuin kontalariarekin ere momentu zoragarria pasa zuten.

EUSKARAK 365 EGUN!

SAMSUNG CAMERA PICTURES

SAMSUNG CAMERA PICTURES

GAZTELEKUKO ABENDUKO PRGRAMAKETA

abendua_txikiAbendua ere Gaztelekua ekintzaz beteko dugu. Datorren asteburuan, euskararen egunaren harira, lanketa ederra egingo dugu gai honen inguruan eta honekin batera gabonak gertuan ditugula kontutan hartuz, gazteak izango dira Gaztelekua apaindu eta Eraikileku proiektuaren bitartez ideak ekarriko dituztenak.

Ez pentsa abendua honekin bakarrik geldituko denik, Gabonak ekintza ugariz beteta datoz!! Animatu!!!

BERGARA ETA OSINTXUKO LUDOTEKAK, EKINTZAZ BETETA

Urtea amaitzeko, ludotekak ekintzaz beteta datoz abenduan.

Euskararen egunerako ekintzei, gabonetarako apaingarriei eta azken eguneko merendolari, beste ekintza ugari gehitu dizkiogu.

Beraz, animatu eta gerturatu gure ludoteketara, ederki pasatuko dugu!Abendua ekintzak,txikia BergaraAbendua ekintzak, Osintxu, txikia

Paula Kasares

BERGARA: ABENDUAREN 9ANPAULA KASARESEN 2 HITZALDI ANTOLATU DITU JARDUNEK

Kaixo,
Jardun euskara elkarteak abenduaren 9rako 2 HITZALDI antolatu ditu Soziolinguistikan doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta elebitasun goiztiarraren nahiz haurren euskarazko sozializazioaren arloetan ikertzailea eta dibulgatzailea izan den Paula Kasares-ekin. Hitzaldiak Irizar jauregian izango dira.

Saioak seme-alabak (12 urte bitartekoak) euskaraz eskolaturik dituzten aita-amei —euskaldunei nahiz euskaraz ez dakitenei— bereziki, baina horiei ez ezik maisu-maistrei nahiz haurtzain aritzen diren hezitzaile, begirale eta halakoei ere zuzenduko litzaizkieke.

17:30etan “Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak” – euskaraz
Haurrak hiztun bilakatzeko bidean familiaren eragina agerikoa da. Gurasoen hizkuntza gaitasunak ez ezik, haien hizkuntza portaerek, jarrerek eta balioek ere baldintzatuko dute hein handi batean etxean eta, oro har, eskolaz kanpo neska-mutikoek euskararekin izango duten harremana.

19:00etan “Euskera, entra un idioma en casa” – gaztelaniaz
Euskaraz ongi edo batere ez dakiten gurasoei zuzendutako saioa, honako helburu hau duena: etxean euskara irakasteko aukera izan ez duten gurasoek haien seme-alabak elebidunak bilakatzen laguntzea. Ez, noski, hizkuntza bera irakasten, baina bai hizkuntzaz jabetzeko beharrezkoak diren motibazioa, erabilera eta ezagutza bermatzen eta ziurtatzen. Hori guraso guztion esku dago.

Beste herri batzuetan ere eman dira hitzaldi hau eta arrakasta handia izan dute, hori dela eta, zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek hitzaldira joateko gonbitea luzatzen dizue.