Monthly Archives: apirila 2016

Lan deialdia begiraleak

Begiraleentzat lan deialdia

Uztaileko udaleku irekietan begirale moduan lan egin nahi duenak, curriculuma aurkezteko epea izango du apirilaren 25etaik maiatzaren 10era arte.

Curriculumak Jardunen bulegoan (kultur etxeko sotoan) aurkeztu daitezke edo emailez jardun@topagunea.com helbidera bidali.

Udalekuetan lan egingo duten begirale guztiek derrigorrezko formazio saioan parte hartu beharko dute. Formazio saioa hau ekainaren 4an izango da, goiz eta arratsaldez.

Eskuorrixa, aurretik, euskeraz

Udaleku irekietan zaintza zerbitzua

Bergarako Udalak antolatzen dituen uztaileko udaleku irekiak Jardun euskara elkarteak kudeatuko ditu aurten ere. Euskarazko aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da.

Aurten lehenengo aldiz, 3 edo 4 asteko udalekuak aukeratu ahalko dira. 3 astekoak uztailaren 1etik 22ra izango dira eta 4 astekoak uztailaren 1etik 29ra.

2004-2013 urte bitartean jaio eta Bergaran erroldatutako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Izen ematea, apirilaren 25etik maiatzaren 13ra bitartean egin beharko da liburutegian edo www.bergara.eus web gunean, Udalekuak atalean.

AURTENGO BERRIKUNTZA – ZAINTZA ZERBITZUA

Udalekuen ordutegia 10:00etatik 13:00era izango da. Baina aurten, familien beharretara hobeto egokitzeko asmoz, Jardunek zaintza zerbitzua eskainiko du 8:30etatik 10:00etara bitartean San Martin Agirre ikastetxeko eraikin berrian.

Zaintzarako izen ematea apirilaren 25etik maiatzaren 13ra bitartea egin beharko da Jardunen (kultur etxean). Zaintzarako izen ematea asteka egin ahalko da, familia bakoitzaren beharren arabera.

Zaintza zerbitzua eskaintzeko 30 haurreko gutxieneko kopurua egon beharko da.

IMG-20160411-WA0052

ASTEBURUKO AISIALDIKO HAURRAK GELDITU BARIK!

Txapliguko, asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak, hilabete honetan ere ekintza ugari egiten gabiltza. Haur partehartzaileak benetan. Guztiok erabakitako ekintzak eginaz asteburu bikainak pasatzen ditugu.
Ikasturtea amaitzeko gutxi falta zaigu baina topera aprobetxatuko dugu!
IMG-20160417-WA0000

LAN ESKAINTZA

Lan eskaintza – Aroztegi aretoa

Jardunek Aroztegi erakusketa aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langilea behar du.

Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali jardun@topagunea.com helbidera.

Curriculumak aurkezteko azken eguna apirilak 27a izango da.

Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan.

 

Logoa

Eskatu zuk ere!

 

Debagoieneko Udalek, Jardun, AED eta Loremandi euskara elkarteek eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak (Debagoieneko Osakidetzak) elkarleanean kanpaina bat jarri dugu martxan herritarrek Osakidetzarekin duten hartu-emanetan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin eskatzeko.

Apirilak 5ean egindako prentsaurrekoaren eman genion hasiera nik Osakidetzan euskaraz nahi dut kanpainari.

prentsaurrekoa

Eskaria egiten dutenek eta lehentasunezko hizkuntza euskara ezarrita dutenek, ahal den heinean, euskaraz jasoko dute arreta Osakidetzan.

Eskaria egiteko hiru modu daude:

  • norberaren osasun zentroko harreran (NAN edo/eta osasun txartela eramanda)
  • familia-medikuari edo erizainari kontsultan eskatuta
  • Internetez, osasun karpetara sartu (ziurtagiri digitala behar da) eta “nire datu pertsonalak” atalean hizkuntza euskara aukeratuta.

Kanpainaren berri emateko bi euskarri kaleratu dira:

Alde batetik, horrelako 10.000 esku orri bailarako herri guztietan banatzeko.

Orri markagailua

Eta bestetik, bailarako herri guztietako pertsonen testigantzekin osatutako spota.

Bideoa ikusteko: http://goiena.eus/debagoiena/1460023940020

Eskatu zuk ere!

kartela Bat-Batean

BAT-BATEAN; “Munduko musikekin bertsotan”

JARDUN euskara elkarteak apirilaren 15erako, BAT BATEAN: Munduko musikekin bertsotan ikuskizuna antolatu du Bergarako Arrano tabernarekin elkarlanean.

EGUNA: APIRILAK 15, OSTIRALA

ORDUA: 22:00

LEKUA: ARRANO taberna

Zer gertatuko litzateke bertsolariak, beraien doinuak erabiltzeaz gain musikaren melodia eta erritmoa sarituko balirateke bat-batean? Ba ikuskizun eta entzunkizun polita izango genukeela! Bertso musikatuen etorrera ia da errealitate bat da, emanaldi honetan gure ikuspuntua, gure estiloa helarazi nahi dizuegu.
Emanaldi hau bertso saio bat da bai, baina baita musika saio bat eta kantu saio bat ere.
Hitz denak bat-batekoak izango dira, lekura egokituak. Musikak aldiz aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak munduko musiken aire berezietan eginez, samba, sona, tangoa… Eta bertsoak, musikarekin bat- batean, bi gozamen aldi berean!
Nori:
Adin guztietakoei bideratutako emanaldia da, agian haur txikientzako oso egokia ez den arren.

Gustukoa izango delakoan, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!!!

04.- APIRILA 2016

APIRILEKO ESALDIA

jaixetako pegatina

Pentekoste jaietako zapirako marrazki lehiaketa abian

Gerturatzen ari dira Pentekosteak eta jaietan dotore dotore ibiltzeko zapiak aterako ditu aurten ere Jardunek.

Eta zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dugu.

Edonork eta nahi beste marrazki aurkeztuz har dezake parte lehiaketan.  Marrazkiak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna apirilak 27a izango da (behean oinarriak).

Animatu eta parte hartu!!!

Oinarriak:

– Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.

– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa

– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.

– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak

– Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 27 (asteazkena)

– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

– Saria: 60€

– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Apirila, Bergara, txikia

OPORREN BUELTAN BERGARAKO LUDOTEKAK BERRIZ ERE MARTXAN!

Apirila, Osintxu, txikia