Monthly Archives: urtarrila 2017

IMG-20170128-WA0018

ASTEBURU BIKAINA TXAPLIGUN!

Asteburuko haur eta hezitzaileek, ederki pasa zuten zapatuan kulturartekotasunaren gaia hartuta, ekintza ezberdinak egiten.
Henna-rekin tatuaiak, janari ezberdinak sukaldatu eta lurralde ezberdinetako musikarekin dantza ezberdinak asmatzen.

IMG-20170128-WA0022IMG-20170128-WA0021IMG-20170128-WA0020

 

zurekin-bergara-euskaldunago

Bazkidetza kanpainaren amaiera

Aurreko ostiralean, urtarrilak 27, eman genion amaiera aurtengo kurtsoan martxan jarri dugun bazkidetza kanpainari eta balorazio oso positiboa egiten dugu.

Bazkide berriak lortzeaz gain, Jardun euskara elkartearen ametsa edota aurrera begira lortu nahi dena irudikatzea zen helburu nagusienetako bat kanpaina honekin eta hori lortu dugulakoan gaude. Gainera bi hilabete hauetan zehar ekimen ugari antolatu dira gune berrian eta jende asko gerturatu da antolatu diren ekintzetara.

Bazkidetza kanpainak zuen helburu nagusietako bat ere bazen bazkideak aktibatzea eta hori lortu da. Egin diren bazkide asko laguntzaile egiteaz gain ekintzaile ere egin dira eta baita aurrez bazkide zirenak ekintzaile egin ere.

Bazkidetza kanpaina amaitutzat ematen badugu ere, gogoratu edozein momentutan egin zaitezkela bazkide.

Bergara euskaldunago bat zurekin lortuko dugu! Egin zaitez bazkide!
IMG_20170127_193947

1

2

4

5

IMG_2965

Erraldoi eta buruhandiak ikustera ludotekatik

Atzo arratsaldean, Bergarako Erraldoi Taldearen bitartez, erraldoi eta buruhandiak ikustera joan ziren Oxirondoko ludotekako haurrak Zabalotegiko lokalera. Bergaran famatuak diren pertsonaiak ezagutu ahal izan zituzten bertan (Felixin, Guti, Tostoi, Erreileno…), eta ezagutzeaz gain, berauen barruan sartu eta jolasten ibili ziren. Erraldoi Taldekoek gainera, herriko musika ere jarri zuten giroa animatzeko. Arratsalde aparta izan zen.

Eskerrik asko Bergarako Erraldoi Taldeari!

IMG_2932
IMG_2937
IMG_2941
IMG_2940
IMG_2946
IMG_2950
IMG_2954
IMG_2965

urtarrila

DOMEKETAN FAMILIAN GOZATZEN!

Jardun Euskara Elkarteak, hilabeteko azken igandetarako haur eta gurasoak elkarrekin ekintza ezberdinak egiteko ”Domeketan familian gozatzen” egitasmoa jarriko du martxan.
Lehen hitzordua, datorren urtarrilaren 29an izango da. 11:30etatik 13:30etara Oxirondo azokako gune librean. Animatzen zareten familiak bertan elkartu eta neguko igande gris hauei kolore pixkat ematen saiatuko gara.
Igande goizetan ez dakizuela zer egin?
Harreman berriak egin nahi dituzue?
Euskaraz jolastu eta ondo pasatzeko aukera ezagutu nahi duzue?

ANIMATU!

TOPAGUNEA kartel mutua-BERGARA

Bazkidetza kanpainaren amaiera ekitaldia

Ostiral honetan, urtarrilak 27, arratsaldeko 19:30ean bazkidetza kanpainaren amaiera ekitaldia egongo da Jarduneko gune berrian (Kortazar parean).

Kanpainaren balorazioarekin emango zaio hasiera ekitaldiari eta berta bazkide berri guztiei ongi etorria emango zaie jai giroan. Jarraian kontzertu bat izango da eta bazkidetza kanpaina behar bezala amaitzeko luntx batekin emango zaio amaiera jaiari.

Animatu eta gerturatu!

Eta… oraindik ez bazara bazkide… ez utzi biharko… egin zaitez bazkide! Zurekin Bergara euskaldunago!

IMG_2884

Ekintzaz beteta hasi dute urtea ludotekan

Urtea ondo hasteko hainbat ekintza desberdin egin dituzte Oxirondoko ludotekan.

Pasa den astean, esaterako, Jardunek bazkidetza kanpainarako zabalik duen Barrenkaleko lokalera joan ziren. Bertan, janariarekin osatutako bingoarekin jolastu zuten eta txapak egin zituzten, elkartearen irudiarekin.

IMG_2866IMG_2867IMG_2868IMG_2873IMG_2870IMG_2884
IMG-20170111-WA0004

Itxulapikoak ere egin dituzte plastikozko botila handiak erabiliz.

IMG_2889IMG_2892IMG_2894

Eta azkenik, aste honetan, ‘Mundua ezagutzen’ astea ospatu dute. Boliviako eta Pakistaneko jolas desberdinak ezagutu eta probatu dituzte, herensuge txinatarraren maskarak egin dituzte, Marokon eta kultura arabiarrean famatua den Fatimaren eskua margotu dute eta Dominikar Errepublikako musikari gogoz laguntzeko marakak egin dituzte.

IMG_2904IMG_2905IMG_2908IMG_2907IMG_2909IMG_2910IMG_2913IMG_2912

KARTELA (2)

Plazara! Euskal kulturgintzari buruzko zikloa

Euskal kulturgintzari buruzko zikloa izango da datorren astean.

Kulturgintzarako mahainguru batekin emango zaio hasiera datorren  asteazkenean, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:00etan Jarduneko gune berrian (kortazar parean). Mahai inguruan parte hartuko dute Gotzon Barandiaran, Leire Palacios eta Anarik. Gotzon Barandiaran ideazlea izateaz gain musikaren arloan hainbat proiektutan parte hartu izan du eta Anari ere musika munduan burubelarri  dabilen emakumea da. Mahainguruan moderatzaile lanak egingo ditu Leire Palaciosek. Kultur politika, merkatua, komunikabideak eta transmisioa izango dira besteak beste landuko diren gaiak.

Zikloari jarraipena emateko, urtarrilaren 29an, larunbata, Zabalotegi aretoan  “BAGA BIGA HIGA: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena” hitzaldia egongo da, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek gidatuta. Bertan, musikagintzaren histori, erreferenteak eta zaletasuna bultzatzeko proiektu bat aurkeztuko dute.

Bi emanaldiak doan izango dira eta interesa duen edonorentzat gomendagarria dira.

Animatu!

 

kartela

Helduentzat antzerki eskola

Otsailean hasi eta ekainera bitartean helduentzat antzerki eskola egongo da. Astelehenetan izango dira saioak 20:30tatik 22:00ak arte. Ate irekiak izango dira urtarrilaren 30ean beraz animatu eta probatu!

Interesa duen orok izena emateko honako bide hauek daude:

-Jardun euskara elkartean

-605712469

-jardunkultura@gmail.com

Antzerki eskolaren prezioa, hilean 15euro bazkideek eta 17 euro gainontzekoek.

Atera zure artista sena eta animatu giro bikainean ondo pasatzera!

txapligu, urtarrila

GABONEN OSTEAN, ASTEBURUKO AISIALDIA BERRIZ ERE MARTXAN!

Ekintzaz beteta hasiko dugu asteburua Txapligun.

Gabonen aurretik haur eta hezitzaileek programaketa polita prestatu zuten urtarrilerako.

Gerturatu asteburuan Oxirondo azokara!

arteazkena

Orain ARTE

Orain ARTE

Urtarrilaren 21ean badago zer egin Jarduneko gune berrian! Arte tailerra emango du Ana Abajok gazte zein helduentzat. Saioaren lehen zatian teoria pixka bat ikusteko aukera izango da eta ondoren artea era praktikoan gozatzeko aukera egongo da!

Tailerrean parte hartu ahal izateko izena eman behar da eta horretarako honako bide ezberdin hauek erabili daitezke:

Korreo bidez: jardunkomunikazioa@gmail.com

Telefonoz:605712469

Jarduneko bulegoan apuntatuta

Gerturatu eta animatu familian, lagun artean zein banaka parte hartzera!