Monthly Archives: otsaila 2017

IMG-20170204-WA0012

San Blasak egiten Txapligun!

Asteburuko eguraldi kaskarrari aurre egiteko, San Blasak egiten pasa zuten larunbat arratsaldea gaztetxoek Txapligun.

Sekulako sukaldariak eginda daude!

 

IMG-20170204-WA0012 IMG-20170204-WA0015 IMG-20170204-WA0018

zurekin-bergara-euskaldunago

Bazkidetza kanpainari buruz Goienan

Hona hemen zuzendaritzako kide den Iñigo Arregiri Goienak egindako elkarrizketa.

Bergarako Jardun euskara elkarteak amaitu du honezkero abenduan martxan jarritako bazkidetza kanpaina. Bultzatzaileak “pozik” azaldu dira kanpaina horrek emandako fruituekin.

Hala, bazkide berriek aukeratu ahal izan dute laguntza ekonomikoa emango duten bazkide izan, edo bazkide aktibo izan, hau da, euren laguntza eskaini antolatzen diren ekintzetarako, edota biak batera.

Hain zuzen, kanpaina honen erdigunea Jardun elkarteak Barrenkalen alokatutako lokala izan da, bertan egin baitituzte ekitaldi gehienak.

Gainera, zuzendaritzako kide Iñigo Arregik azaldu duenez, lokalaren presentziak kanpaina herrira zabaltzen lagundu du, eta aipatu du antolatu dituzten ekintzek harrera ona izan dutela. Izan ere, denetarik antolatu dute bertan; hitzaldiak, tailerrak, liburu aurkezpenak edota umeendako jolasak, esaterako.

Hori dela eta, arlo kualitatiboan balorazio positiboa egin du Jardunek, eta berdin arlo kuantitatiboarekin.

Hori lortzeko, ezinbestekoa izan da Jarduneko langile eta boluntarioek egindako lana.

Arregik gogorarazi du azterketa soziolinguistikoek erakusten da euskararen erabilera mantenduz edo jaitsiz doala herrietan, eta Bergara ez dela salbuespen. Horregatik, euskararen aldeko lana artean ere ezinbestekoa dela uste du.

Bada, lan horretan Jardunen bazkide bilakatuz lagundu nahi duenak badu horretarako aukera oraindik, kanpaina bukatu bada ere. Jardunen Errotalde jauregiko betiko bulegotik pasatuta edo jardun.eus webgunean egin daiteke hori.

Bideoa ikusteko hemen:

http://goiena.eus/bergara/1485966694037

Izengabea

Otsaileko ludoteketako ekintzak.

Angiozar, Bergara eta Osintxuko ludoteketako haur eta hezitzaileek ekintza ugari egingo dituzte otsailerako.

Gerturatu zaitezte ludoteketara!

Bergara otsailaOsintxu otsaila Angiozar otsaila

Eskiatzera irteera, kartela

ESKIATZERA IRTEERA XABALOTE GAZTELEKUTIK

Otsailaren 18an Valdezcarayra irteera antolatu dute gaztelekutik.

Animatu zaitezte eta izena eman otsailaren 12a baino lehen!

Ederki pasatuko dugu!

OTSAILA

ASTEBURUKO AISIALDIA, TXAPLIGU, EKINTZA GAINEZKA OTSAILEAN

Otsaileko programaketa ere osatu dute haur eta hezitzaileen artean. Ekintza erakargarri eta txukunak pentsatu dituzte oraingoan ere!

Animatu!gerturatu zaitezte asteburuetan Oxirondo azokara.

Arratsalde ederrak pasatuko ditugu elkarrekin!