Monthly Archives: urria 2017

IMG-20171011-WA0008_1507747242881

Baserrira bixita Osintxuko ludotekatik

Aurreko astean Osintxuko ludotekakoek auzoko baserri batera egin zuten irteera. Hango animalien artean gustora asko ibili ziren, bertako asto zein oiloei jaten ematen.

Plan ederra izan zen eta hainbat gauza ikasteko aurkera ere izan zuten.

IMG-20171011-WA0007_1507747242420 IMG-20171011-WA0005_1507747241784 IMG-20171011-WA0006_1507747242000

1-DBH

Gaztelekuko aurkezpen jaia

Dagoeneko martxan da Xabalote Gaztelekua eta ostiral honetan, urriak 6,  DBH 1eko gazteentzat aurkezpen jaia izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Ez galdu aukera eta gerturatu jende berria ezagutu eta primeran pasatzera!

1-DBH

definitibua

Nafarroa oinezera autobusa

Urriaren 15ean izango da aurten Nafarroa Oinez jaia Lesakan eta bertara joateko autobusa antolatu du debagunek. Txartelak erosteko aukera izango da Jarduneko bulegoan urriaren 10a baino lehen.

Autobusa Bergaratik 9:00etan irtengo da autobus geltokitik eta itzulera ordua Lesakatik 19:00etan izango da.

Prezioari dagokionez, txartel arrunta 12 euro izango dira eta bazkideena 10 euro.

 

definitibua

kartelorokorra

Ludoteketako egitaraua

Ekintzaz beterik datoz aurtengo kurtsoan ere Osintxuko, Angiozarko eta Bergarako ludotekak. Ez galdu aukera eta gerturatu lagun artean primeran pasatzera!

Bergara urria Osintxu urria Angiozar urria