Monthly Archives: apirila 2018

Herri Urratsera autobusa
Maiatzaren 13an, urtero bezala Herri Urrats jaia ospatuko da Senperen. Bertara autobusez joan nahi duenak maiatzaren 10a baino lehen erosi beharko ditu txartelak Jardunen.
Animatu!

OXIRONDOKO LUDOTEKAN ANTZERKIA IKUSTEN ETA ARRIZURIRA IRTEERA
Kaixo kaixo:
Joan den asteartean, giro ona zegoela eta, Ludotekan geunden guztion artean erabaki genuen Arrizuriko parkera joatea. Bertan denetarik egin genuen, zuhaitzetan jolastu, hostoak bildu, ezkutaketan ibili,… oso arratsalde ederra izan zen. Hurrengoan berriz itzuliko gara Arrizuriko parkera.
Eguakitzean berriz, musika galduaren bila antzerkia izan genuen ludotekan, oso ondo pasatu zuten antzerkian eta giro paregabea sortu zen antzerkiak iraun zuen bitartean.

Berriketan egitasmoa indartsu Bergaran
BERRIKETAN taldeen helburu nagusia da euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukerak eskaintzea. Printzipioz astean behin ordubete baten 3-4 pertsonako taldetan elkartu eta euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzen dute partaideek. Eta horren osagarri urtean zehar egun erdiko edo egun osoko irteera batzuk proposatzen zaizkie, herriko beste taldeekin eta beste herri batzuetakoekin ere elkartu ahal izateko.
Horretarako, laguntzeko prest dauden euskaldunek izena emateko deialdia egiten da eta, bestetik, euskara praktikatu nahi dutenek ematen dute izena. Azken hauetako batzuk euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutelako ematen dute izena eta beste batzuk, berriz, euskara galtzen ari direla sentitzen dutelako.
2006an jarri zen martxan egitasmo hau Bergaran eta ordutik urtero 50-75 lagunek parte hartzen dute. Izena eman ondoren, Jarduneko koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu, jendearen ordu libreak kontuan hartuta
2017-2018an 54 pertsona dabiltza taldeetan, 14 “bidelagun” (borondatez parte hartzen duten laguntzaileak) eta 40 “bidelari” (praktikatu nahi dutenak).
Eta 2018ko apirilaren 23an hausnarketa saio bat egiteko deia egin zuten antolatzaileek (Jardun, Bergarako Udala eta Udal Euskaltegia).
23 lagun elkartu ginen Irizar jauregian eta oso aberatsa izan zen bertan konpartitutakoa.
Besteak beste, hauek izan ziren aztergaiak: partaideen motibazioak, helburuak, kezkak (euskalkia eta batuaren erabilera, berba egiteko denbora banatu behar?, akatsak zuzendu bai edo ez, euskaldunberriek euskaraz egiteko dituzten beldurrak, talde dinamikarako estrategiak eta ideia berriak, taldetik kanpo euskara gehiago egiteko ideiak: mintza-tratuak, Euskaraldia…
Ideia hauek taldeka aztertu ondoren, denon artean konpartitu genituen eta merienda txiki baten inguruan jarraitu genuen hausnarketarekin.
Eskerrik asko partaide guztiei.

Igandean afari-pasada Gaztelekuan
Igande honetan Gaztelekuan afari-pasada egongo da. 3 euro ordaindu beharko dira eta izena emateko Gaztelekuko mugikorrera idatzi beharra dago ostirala baino lehen.
Ez galdu aukera bikain hau giro ederrean afaltzeko!

Osintxuko ludotekan eskulanetan
Aste honetan Osintxuko ludotekan eskulanak egiten ibili dira. Hain zuzen ere, bertako aulkiak margotu dituzte.
Ikusi zelako politak gelditu diren!

Gaztelekutik surf egitera
Asteburuan Zarautzera surf egitera joan ziren Gaztelekuko hainbat gazte. Eguraldia lagun, primeran pasatu zuten olatu artean gainera!
Ga

Eneko Etxebarrietarekin primeran
Ostiralean Eneko Etxebarrietarekin primeran pasatzeko aukera izan zuten Oxirondoko ludotekara gerturatu zirenek. Benetan antzezlan polita eta umoretsua izan zela.
Hona hemen argaki batzuk:
Udaleku irekietarako hezitzaileak behar dira
Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta urtero bezala hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu.
Aurten uztailaren 2tik 27ra izango dira Udalekuak. Haur zein gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 4a baino lehen.
Izena emateko Kurrikuluma eta beharrezko tituluak gaztejardun@topagunea.com helbidera bidali edo Jarduneko bulegora (Kultur Etxea) ekarri daitezke.
Udaleku irekietan hezitzaile bezala aritzeko formazio saio bat egingo da maiatzaren 26an goiz eta arratsaldez eta bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da Udaleku irekietan lan egin ahal izateko.
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
-Euskara jakitea
-Antolatuko den formazio saiora joatea
-18 urte edo gehiago izatea
Interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu!

OXIRONDOKO LUDOTEKAN LANDAKETAK, FRUTA BROTXETAK, ETA KUTXA JOLASA
Kaixo kaixo:
Oporretatik bueltan beste hainbeste ekintza egin ditugu; landaketak landare eta barazki desberdinena, bakoitzak hainbat hazi landatu zituen eta ondoren etxera eraman zituzten. Eguraldi ona zetorrenez, fruta brotxetak ere aritu ginen dastatzen, eta zelako goxoak, baita fruten aurpegi margoketa egin genuen. Euria egin zuen baten, berriz, forga desberdinak kutxa batean sartu eta musikarekin batera jolastu genuen. Guztietan oso ondo pasatu genuen !!

Bergarako zapirako marrazki lehiaketa
Jaiak dagoeneko gainean ditugu…eta honekin lotuta, aurten ere jaietako zapirako marrazki lehiaketa burutuko da. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 26a izango da.
Ez galdu aukera bikain hau eta animatu parte hartzera! Aurtengo jaietako zapiak zure irudia izan dezake!