Monthly Archives: iraila 2018

Euskaraldia
Azkenaldian askotan entzungo zenuen Euskaraldia edota 11 egun euskaraz ekimenari buruz hitz egiten. Baita ahobizi eta belarriprest delakoei buruz ere. Baina ba al dakizu zein den zuk hartu beharreko papera? Zalantzak argitzeko asmotan jarraian daukazu infografia bat.
Behin ekimenean bete behar duzun papera zein izango den dakizunean, izena eman beharko duzu. Horretarako irailaren 20an irekiko da izen-ematea. Apuntatzeko bi aukera egongo dira, lehena online jarriko den lotura baten bitartez eta bestea eskuorri bat bete eta Euskaraldiak zabalduko duen lokalean (Barrenkalea 10) entregatuz.
Animatu ekimen polit honetan parte hartzera!

Haurren antzerki eskola martxan
Haurren antzerki eskola bueltan da. Aurreko urtean bezala ostiral arratsaldetan izango dira saioak Zabalotegiko aretoan arratsaldeko 18:15etatik 19:15ak arte.
Animatu sormena landu eta giro ederraz gozatzera!

Bergarako bertso eskolak
Aurtengo ikasturtean ere Bergarako bertso eskolak martxan egongo dira. Oraingo honetan gainera haurren bi talde ezberdin egongo dira adin tartearen arabera banatuta.
Urrian emango zaie hasiera haurren taldeei eta helduena ordea irailaren 19an hasiko da.
Animatu bertsotan ikasi eta giro ederrean primeran pasatzera!

Ludotekak martxan ostiraletik aurrera
Ostiralean emango zaio hasiera ikasturte berriari eta oraingoan ere gogotsu ekiteko prest daude Bergarako hiru ludoteketako hezitzaileak. Zerbitzu honek aukera bikaina eskaintzen die 3-12 urte bitarteko haurrei lagun berriak egin eta primeran pasatzeko.
Astelehenetik ostiralera egongo dira aurten ere zabalik eta honako hauek izango dira ludoteka bakoitzaren ordutegiak:
-Bergara eta Osintxuko ludoteka: 17:00etatik 20:00ak arte
-Angiozar: 16:30etatik 19:30ak arte
Animatu eta probatu!

Iraileko bozgorailua
Iraileko bozgorailua: Bergaran gehiengoa euskalduna da. Sinistu EUSKARAZ edonon eta edozeinekin egin ahal dugula. Hautatu euskaraz egitea! Eman izena eta izan zaitez AHOBIZI!

“Beldartxo jatuna” haurrentzat antzerkia
Ostiral honetan, irailak 7, arratsaldeko 18:00etan “Beldartxo jatuna” antzerki emanaldia izango da errotalde parkean. 0-6 urte bitarteko haurrentzat prestatutako emanaldia da.
Ez galdu aukera eta gerturatu ostiral arratsaldea primeran pasatzera!

Postal lehiketan parte hartzeko aukera
Udako euskarazko VII. postal lehiketan parte hartzeko aukera dago oraindik, izan ere, hauek jasotzeko azken eguna irailaren 16a izango da.
Ez galdu aukera eta elkarbanatu gurekin uda honetan zehar izandako bizipenak!