Monthly Archives: martxoa 2019

Laburbira
Hurrengo asteazkenean, martxoak 20, laburbiraren emanaldia izango da 20:00etan Zabalotegi aretoan.
Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena: euskaraz egina eta esklusiboa. Zinezaleentzat galdu ezinezko hitzordua!
Hamaseigarren edizioa, esan bezala, 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.
Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.
Honakoak dira XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak:
- Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
- Shell phone (Miren Mujika)
- Zapatak (Irati Murua)
- Ama (Josu Martinez)
- June (Arantza Ibarra)
- Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
- Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
- Erroak (Ane Zuazubiskar)
- Handiak eta txikiak (Laida Ruiz)

Txapligun sukaldaritza saioa
Asteburu honetan sukaldaritza lanetan ibili dira Txapliguko gaztetxoak. Hain zuzen ere, frutazko batidoak egin zituzten larunbat arratsaldean.
Goxo-goxoak zeuden gainera!!
Hona hemen argazki batzuk.

BERGARAKO LUDOTEKA | Inauterietako mozorro festa!
Karnabalen atarian mozorro festa egin genuen Oxirondo ludotekan. Etxetik ekarri zituzten mozorroekin eta ludotekan ditugun arropekin jantzi eta ezinhobeto ibili ginen dantzan, abesten, jolasean…

Jardunekuok be planto!
Biharko greba deialdiarekin bat egingo dugu Jarduneko langileok. Beraz, bulegoa zein kanpo zerbitzuak (ludotekak, euskara errefortzuak, Aroztegi aretoa…) itxita egongo dira.
Animatu eta parte hartu antolatu diren mobilizazioetan!

Ludoteketako martxoko ekintzak
Hemen dauzkazue martxora begira prestatu diren Angiozarko, Osintxuko eta Oxirondoko ludoteketako ekintzen kartelak.
Animatu eta gozatu!

Klika emokumeok KORRIKA!
Bihar martxoak 7, “Klika emakumeok KORRIKA” ekimena burutuko da 18:30ean San Martin plazatik hasita. Herri barruan burutuko den 2km-ko ibilbidea izango da eta korrika, oinez edo nahi den moduan egiteko aukera izango da gainera. Korrikako kamiseta edo kamiseta moreren bat eramateko deia egin da.
Animatu kaleak hartu eta jai giroan aldarrikapenak egitera!

Ekintza ugari Bergarkao gaztelekuan
Larunbat honetan, martxoak 9, ekintza ugari izango dira Bergarako gaztelekuan. DBHko gaztetxoek egindako eskaerei erantzuteko asmoz egingo dira ekintza ezberdin hauek, 17:00etatik 20:30ak bitartean.
Animatu eta parte hartu!

Errigora: olio eta kontserba kanpaina
Aurten ere bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Oraingo honetan gainera nobedadeekin dator, izan ere, ohiko olio eta kontserbez gain, arroza eta kamisetak eskatzeko ere aukera izango da eta.
Eskaerak egiteko Jarduneko bulegotik pasa beharko da edota online egiteko aukera ere egongo da.
Martxoaren 7an hasi eta 22ra arte egongo da aukera eskaerak jasotzeko.
Animatu bertakotasuna, auzolana, burujabetza eta komunitatea elikatzera!

Bueltan dira Udaleku itxiak!
Urteak daramatzagu Bergaran aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzen uda garaian. Orain dela urte batzuk Udaleku itxiak antolatzeari utzi bagenion ere, aurten berriz ere martxan jartzea pentsatu da.
Era honetan, gaztetxoek egun batzuk elkarrekin pasatzeko aukera eskaintzea nahi da, adin eta lagun talde ezberdinen arteko harremanak sendotzeko asmoarekin. Hain justu ere 11-14 urte (LH6, DBH 1 eta DBH 2.maila) bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira Udaleku itxi hauek.
Getariako Askizu auzoan dagoen aterpetxean egingo da 6 eguneko egonaldia, ekainaren 24tik 29ra arte. Gainera gazteek egun guztietan egingo diren ekintzak, jolasak, arauak, funtzionamendua… erabakitzeko aukera izango dute. Horretarako hezitzaileek gaztetxoekin batera zehaztuko dituzte egun guztietan egin beharrekoak Udalekuen aurretik egingo den batzar batean.
Prezioari dagokionez, egonaldia 200 euro ordaindu beharko da. 190 euro Jarduneko bazkide zein familia ugarien kasuan eta familia ugaria eta bazkide izanez gero 180 euro.
Izen ematea datorren astelehenean, martxoak 11 irekiko da eta apirilaren 17a arte egongo da zabalik. Horretarako izen-emate orria bete beharko da eta ordainketa ziurtagiria aurkeztu Jarduneko bulegoan.
Animatu lagun berriak egin eta primeran pasatzera!

Martxoko euskararen bozgorailua
Martxoko euskararen bozgorailua: “etxean, kalean, lagunartean… euskaraz BIZI gara” zein garrantzitsua dan egunerokotasunean euskara erabiltzea.