Laburbira

IMG-20190304-WA0000

Hurrengo asteazkenean, martxoak 20, laburbiraren emanaldia izango da 20:00etan Zabalotegi aretoan.

Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena: euskaraz egina eta esklusiboa. Zinezaleentzat  galdu ezinezko hitzordua!

Hamaseigarren edizioa, esan bezala, 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak: 

  • Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
  • Shell phone (Miren Mujika)
  • Zapatak (Irati Murua)
  • Ama  (Josu Martinez)
  • June (Arantza Ibarra)
  • Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
  • Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
  • Erroak (Ane Zuazubiskar)
  • Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)
  • IMG-20190304-WA0000

Iruzkina uztera animatu!