Monthly Archives: maiatza 2019

images

Aroztegi aretorako langile bila

Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza. Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardun@topagunea.com helbidera ekainaren 5a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.

descarga

Errigora: Kontserbak

Errigorako kontserbak heldu dira!!

Zuen eskaerak jasotzeko pasa zaitezte Jarduneko bulegotik!

 

zubibatbanner

 

JOlas leku kartela udaberria (1)

Jolas leku ibiltaria

Datorren domekan, ekainaren 2an, goizeko 11:30etik 13:30era, denboraldiko azken Jolasleku Ibiltaria izango dugu Labegaraietan. Eguraldi paregabea iragarri dute astebururako beraz, igande goizerako plan ederra izan daiteke.

Animatu eta jolas dezagun guztiok batera!!

 

 

JOlas leku kartela udaberria (1)

irrintzi ikastaroa

IRRINTZI IKASTAROA

Ekainaren 4an Seminarixoan Erraiak dokumentala ikusi ostean aukera ezin hobea dugu irrintzia praktikan jartzeko. Edozein herriko jaietara hurbilduta entzun dezakegu oihu hau eta hainbat herrietan lehiaketak egiten dira, irrintzi onena eta luzeena zein den jakiteko. Bergaran ere San Martzial jaietan ere lehiaketa egiten da.

Honen harira, IRIINTZI IKASTAROA antolatu du Jardun euskara elkarteak, Euskal Herriko oihurik ezagunena botatzen ikasteko.

Ikastaroa ekainaren 5ean izango da eta 2 orduko iraupena izango du, 18:00etatik 20:00etara haiz zuzen ere.

Irakaslea Isabel Kirze arrasatearra izango da. Ikastaroa doanekoa da baina izena eman behar da; Jardun  euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661/605712469 telefono zenbakietara deituta edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora mezu bat idatziz.

 

Animatu, gure kultura gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eta!!

irrintzi ikastaroa

erraiak

Ekainaren 4an ERRAIAK dokumental emanaldia Seminarixoan

Irrintzia Euskal Herriko bestelako adierazpen kulturalekin batera (bertsolaritza, pastoralak,…) herri honek duen altxor eta berezitasunetako bat da. Dokumental honek, gure altxor honi duen garrantzia eman eta gaiaren inguruan dagoen ezjakintasunari argia ematea du helburu.

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Goza ezazu!

EGUNA: Ekainak 4, astearte

ORDUA: 19:00

LEKUA: Seminarixoan

DOAN!!!

erraiak

21

Zer ibiliko dira prestatzen Txapliguko gaztetxoak?

Pasa dan asteburuan Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileek ederki pasa zuten.

Zerbait prestatzen ari dira… Polita eta ikusgarria izango da!!

7

14

18

21

 

 

IMG-20190522-WA0000

Osintxuko ludoteka

Atzo Osintxuko ludotekako gaztetxoek, eguraldia lagun zutela, auzoko plazara ateratzeko aprobetxatu zuten eta bertan, fruta ezberdinekin, brotxeta goxoak egin eta dastatzeko aukera izan zuten.

IMG-20190522-WA0004
IMG-20190522-WA0002

IMG-20190522-WA0001

IMG-20190522-WA0000

kartela erraiak eta irrintzi

Erraiak dokumentala eta irrintzi ikastaroa

2018an, Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumentala dugu Erraiak. Bertan irrintziaren nondik norakoak kontatzen dira: jatorria, zentzua eta eragina, besteak beste.

Ekainaren 4an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan proiektatuko dute dokumentala eta sarrera doan izango da.

Irrintziaren ildotik jarraituz, ekainaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik-20:00etara irrintzi ikastaroa antolatu dugu. Izena ematea: jardunkultura@topagunea.com, 943763661, 605712469; edo Jarduneko bulegoan bertan.

kartela erraiak eta irrintzi

IMG_8882

BERGARAKO LUDOTEKA | Ikusi zer egin dugu maiatzean zehar!

Ugariak eta anitzak izan dira azken asteetan zehar egin ditugun ekintzak, bai ludotekan eta baita ludotekatik kanpo ere.

Merienda goxo-goxoa prestatu genuen ogi zati batekin! Paniniak prestatzen ikasi genuen eta gustora jan genituen mahaiaren inguruan jarrita.

Futbolin txapelketari ere tartea egin diogu maiatzean. Bikoteka eskumuturrak berotzeko aukera izan genuen taldekideak animatzen zeuden bitartean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko plazan jarritako autobusean ere egon ginen. Teknologia berriak eta zibereskubideak aitzaki hartuta, programatzen ikasteko tailer txiki bat egin genuen!

Ohiturari eutsita, maiatzean ere gustoko dugun musikaren erritmora gorputz guztia dantzan jarri dugu egun askotan!IMG_8889 IMG_8892 IMG_8853 IMG_8856 IMG_8858 IMG_8862 IMG_8874 IMG_8875 IMG_8906 IMG_8908 IMG_8910 IMG_8912 IMG_8914 IMG_8882 IMG_8894 IMG_8898 IMG_8899 IMG_8900 IMG_8902 IMG_8904 IMG_8905

 

 

MintzaEguna300x300

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan, ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean, Euskal Herriko mintzalagunek beraien festa ospatuko dute Lapuebla de Labarkan. “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura” lelopean euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara.

Urtean zehar herri zein auzoetan aritzen diren Mintza taldeak ez dira soilik euskara praktikatzeko taldeak, horretaz gain, emozio, ekimen, harreman eta bizipenak biltzen dituzten taldeak ere badira.

Euskara bakardadean gordetzeari utzi eta gozatzeko aurrerapausua ematen dutenen mundua da, eta beste askori aurrerapausu hori ematera animatzen dituztenena.

Ederto pasatzeko egitaraua antolatu dute eta euskaraz solasteko aukera paregabea izango da Lapuebla de Labarkakoa!!

 

MintzaEguna800x150