Monthly Archives: maiatza 2019

TRIVIALA 2019-1 kartela

Euskal triviala

Datorren astelehenean ekingo diogu Euskal trivialaren hurrengo edizioari. Dagoeneko banatu ditugu galderen orriak herriko zenbait tokitan (ikastetxeak, agorrosin, angiozar eta osintxuko ludotekak, etab). Esan bezala, astelehenean, maiatzaren 20an, irekiko dira kutxak eta ekainaren 6ra arte iraungo dute zabalik. Beraz, zuen kategoriako galdetegia aukeratu eta erantzun!!

Ondorengo irudian informazio gehiago:

TRIVIALA 2019-1 kartela

 

18

Zuhatzara irteera

Txapligu aisialdi taldeko haur eta hezitzaileak Zuhatzan izan dira asteburu pasa. Bertan hainbat ekintza eta askotariko jolasetan parte hartzeko aukera izan dute.  Eta primeran ibili dira!!

18 15 10 6 3 2 17

IMG-20190511-WA0075

Debagoienako berbalagunak Gasteizera irteera

Joan den Larunbatean Debagoienako mintzalaguna programatik Gasteizera irteera antolatu zuten. 11:00etan Landerrekin, martxoaren 3ko kidearekin, elkartu ziren martxoaren 3ko elkartean eta honen eskutik azalpen batzuk jaso zituzten. Ostean ibilbide gidatua egin zuten eta bertan martxoaren 3ko murala eta Iñigo Arregik egindako eskultura ikusteko  eta 1976an gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Beranduago, eta pare bat pote hartu ondoren, La Bilbaina jatetxean denok elkarrekin bazkaldu zuten, bapo jan eta mintzalagunen arteko harremana sendotuz.

Arratsaldean, irteerari amaiera emateko, Esti Vera artistaren eskutik alde zaharreko 13 muraletatik 11  ezagutu zituzten, beraien inguruko azalpen guztiak jaso bitartean.

Egun zoragarria pasa zuten!

 

IMG-20190511-WA0073 - Kopia

 

IMG-20190511-WA0048 - Kopia

 

sdr

 

IMG-20190511-WA0075

 

sdr

 

JOlas leku kartela udaberria

Udaberriko Jolas-leku ibiltariak

Ostiral honetatik aurrera herriko gune ezberdinetan familientzat jolas eta kantu jolasak egingo dira transmisioa lantzeko helburuarekin.

Animatu eta gerturatu!

 

JOlas leku kartela udaberria

kartela_001 (1)

Berbalagunak Gasteizera

Datorren larunbatean, maiatzaren 11an, eskualdeko berbalagunak Gasteizera irteera egingo dute. Bertan pare bat bisita gidatu egingo dituzte, 1976ko martxoaren 3ko memorialera eta Gasteizko muralak ezagutzera. Honetaz gain, trago bat edo beste hartzeko eta bazkaltzeko aukera ere izango dute.

 

Hemen egitaraua:

kartela_001 (1)

IMG_8815

BERGARAKO LUDOTEKA | Esperimentuekin hasi dugu maiatza!

Ludotekako erabiltzaile zaharrenekin esperimentuen eguna egin genuen pasa den ostegunean.

Ozpina, gatza, artilea, puxikak… eta ludotekan dugun askotariko materialarekin aritu ginen, baita gustora aritu ere!!!

 

IMG_8799 IMG_8800 IMG_8802 IMG_8804 IMG_8808 IMG_8814 IMG_8815

MAIATZA

Bergarako ludotekak

Maiatzean ere Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludoteketan ekintza ugari egiteko aukera!
Bergara maiatza
Osintxu maiatza
Angiozar maiatza
Eskuorrixa, aurretik, euskeraz

Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua

Aurten ere Jardun Euskara Elkarteak zaintza zerbitzua eskeiniko du udaleku irekiek iraun bitartean (uztailaren 1etik 26ra). Zaintzak goizeko 8:30ean hasiko dira 10:00ak arte. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 17ra egongo da zabalik eta horretarako esku orria beteta entregatu behar da edo zuzenean Jarduneko bulegoan bertan ere egin daiteke.

 

 

Eskuorrixa, aurretik, euskeraz

 

Eskuorrixa, atzetik, euskeraz

Maiatza

Asteburuko aisialdia. Txapligu.

Hemen gatoz maiatzerako ekintza ugarirekin. Animatu zapatu eta domeketan oxirondo azokara gerturatzen!

 

Maiatza

05

Maiatzeko euskararen bozgorailua

Maiatzeko euskararen bozgorailua:

“Si ellos han podido, tú también podrás con el EUSKERA”

“Eurek euskararekin ahal izan badute, zuk ere ahal izango duzu”

 

05