Uztailan udako ordutegian egingo dugu lan Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, eta harrera orduak honako hauek izango dira: Goizez 9:00 -13:00 Asteazkenetan 9:00 -13:00 15:00 -19:00
Hilabetea: ekaina 2019
Askizuko Udaleku Itxiak
Ederki hasi dira Jardun Euskara Elkarteak Askizun antolatu dituen Udaleku Itxiak. Gaztetxoak gogotsu dabiltza eta eguraldia ere beraien alde dagoela dirudi. Hemen lehen bi egunetan ateratako argazki batzuk:
Udako postal lehiaketa
Badira pare bat aste udako postal lehiaketa martxan jarri genuela. Dagoeneko heldu zaizkigu batzuk. Gogoratu, zoazen lekura zoazela, bidaliguzu postal bat. Zuen oporren berri izan nahi dugu! Anima zaitez!
Osintxuko ludoteka
Atzo, beroari aurre egiteko, osintxuko ludotekako haurrak bañujantziak jantzita auzoko plazara atera ziren. Bertan zenbait ur jolasetan eta “zikinen” jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten. Primeran ibili ziren eta horren adierazgarri dira hurrengo…
Kokoxa antzerki taldeak aurkezten du… GU
Eskola garaia amaitzear dago eta antzerki eskolakoei ere ikasturtea amaitzeko ordua heldu zaie. Kurstoari agur esateko Gu antzezlana prestatu du Kokoxa antzerki taldeak. Hurrengo ostegunean, ekainak 20an, iluntzeko 20:00etan Seminarixoan antzerkiaz gozatzeko…
Euskal Trivialeko sarituak
Maiatzaren 20tik ekainaren 6ra bitartean irekita egon dira Euskal Trivialeko kutxak eta parte hartzea bikaina izan da. Guztira 323 pertsonak hartu dute parte eta 164 galdetegi bete dira. Hona hemen aurtengo irabazleak: A…
Udaleku irekietako guraso bilera
Hurrengo asteartean, ekainak 18, arratsaldeko 18:00etan Udaleku Irekien inguruko guraso bilera egingo dugu Seminarixoan.
Jaixak dittunk!
🎉🎊Jantzi blusa, kamixeta, zapi, partxe, txapa, pegatinak… ETA GOZATU JAIXETAZ!! 🎊🎉
Are you ready? Jardunen dagoeneko prest gaude!!
Dagoeneko jaso ditugu jaietako zapiak. Bat eskuratu nahi duzula? Ba pasa zaitez Jardun Euskara Elkarteko bulegotik, herriko Arrano, Ganbara, Bule, Pol-pol eta Kortazar tabernetatik; Irala kalean ostegunean (19:00-21:00) edota San Martin plazan…
Postal lehiaketa
Bergarako jaixetan kanpora zoiazela? Ba, zoiazen lekura zoiazela, ez galdu aukera eta bidaliguzu postal bat! Hemen informazio gehiago: