Monthly Archives: ekaina 2019

sdr

Berbalagunak Lapuebla de Labarkako mintza egunean

Joan den larunbatean, ekainaren 1ean,  Euskal Herriko berbalagunen  jaia, mintza eguna, ospatu zuten Lapuebla de Labarkan, Arabar Errioxan. Urtero bezala Euskal Herriko hamaika txokotako berbalagunak elkartu ziren bertan,denera gutxi gorabehera, 150 lagun.

Autobusean 11:30ak aldera heldu ziren Lapueblara eta bertako arduradunek ongi etorria egin ostean, bertako produktuekin egindako hamaiketakoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten.

Tripa bete ostean,  taldetan banatu zituzten. Lehen taldea,  plazan geratu zen aditu baten azalpenak jarraituz, ardo eta olio dastaketa egiten. Bigarren taldea, COVILA upeltegira joan zen upategia ikusi eta bertako ardoa dastatzera eta hirugarren taldea ordea, “mahats tren turistikoa” hartu eta Poveda parke naturalera joan zen, bidean  Arabar Errioxako paisaia zoragarriaz gozatuz, Amaia bertako herritar baten azalpenak jarraitzen zituzten bitartean.

Goizeko ekintzak behin amaituta, plazan bildu eta musikarien laguntzaz kalejiran Assa ikastolaruntz abiatu ziren, giro ederrean gainera!!!

15:00etan Assa ikastolako frontoian majo bazkaldu eta berbetan, dantzan eta kantuan aritu ostean 19:00ak aldea autobusa hartu eta penaz etxerantz abiatu ziren.

Benetan egun ederra pasa zuten Euskal Herriko herri eder honetan!!

IMG-20190601-WA0065 IMG-20190601-WA0064 IMG-20190601-WA0060 IMG-20190601-WA0063 IMG-20190601-WA0059 IMG-20190601-WA0046

sdr

sdr

sdr

erraiak

Erraiak dokumentala gaur Seminarixoan

Gogoratu gaur, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan Erraiak dokumentalaren emanaldia izango dela. Bertan Ekain Martínez de Lizarduy Stürtze, zuzendari eta gidoigilea, egongo da dokumentalaren nondik norakoak azaltzen.

Hemen dokumentalaren aurrerapen txiki bat:

IMG_9123

BERGARAKO LUDOTEKA | Agur maiatza!

Akuarelekin sormena landu dugu; eguraldi ona lagun, ur jolasak eta ponpa erraldoiak egin ditugu; betiko jolasetan aritu gara… eta konturatu orduko maiatzari agur esateko ordua iritsi da!

IMG_9106 IMG_9109 IMG_9112 IMG_9114 IMG_9115 IMG_9123 IMG_9124 IMG_9126 IMG_9129 IMG_9130 IMG_9131 IMG_9132 IMG_9133 IMG_9138 IMG_9157 IMG_9158 IMG_9160 IMG_9161 IMG_9183 IMG_9185 IMG_9189 IMG_9190 IMG_9196 IMG_9200 IMG_9211 IMG_9213 IMG_9242 IMG_9280 IMG_9284 IMG_9290 IMG_9299 IMG_9301

06.- EKAINA 2019

Ekaineko euskararen bozgorailua

Ekaineko euskararen bozgorailua:

“Ez nazazu armairuan gorde, maite nauzulako; goza nazazu segundu oro, bizitzako arlo guztietan… EUSKARA”

 

 

06.- EKAINA 2019

EKAINA

Bergarako ludotekak

Ekintzaz beteta dator Ekaina Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludoteketan.

 

Bergara ekaina

Angiozar ekaina

Osintxu ekaina

Ekaina

Asteburuko aisialdia. Txapligu.

Hemen daukazue ekainerako Txapliguko gazte eta hezitzaileek prestatu duten egitaraua.

 

Ekaina

Irabazleak 3

Jaietarako zapirako marrazki/lema lehiaketako irabazleak

Maiatzaren 22an itxi genuen zuen proposamenak jasotzeko epea eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu urte honetan.

Oraingoan marrazkiak bi kategoriatan banatu ditugu (12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak) eta lema bakarrik bidaltzeko aukera izan dugu, baita ere.

 

Gauzak horrela izanik, hiru dira sarituak:

Umeen irudia: Noa Lezeta Iturralde (9 urte) – 60€

Helduen irudia: Nagore Aranburu Jimenez (36 urte) – 100€

Lema onena: Uxue Larrañaga Salaberria (8 urte) – 40€  – Lema: Hitz eta pitz gu euskaraz gabitz!

Jaietan, helduen 1.800 zapi eta umeen (tamaina txikiagokoak) 200 aterako dira. Hauek eskuratzeko bi egun izango dituzue eta hainbat lekutan salduko dira: Jardunen bertan, herriko zenbait tabernatan eta 6an Irizar kalean eta 7an San Martin plazan jarriko diren mahaietan.

Irabazleak 3

Noa, Uxue eta Nagore.