Monthly Archives: urria 2019

IMG_0180

Urriko ekintzak bergarako ludotekan

Aupa ekipo! Bueltan gaude bergarako ludotekariak!

Ate irekiak amaitu ostean, martxan jarri gara ikasturte berriarekin. Aurten berrikuntza ugarirekin gatoz. Hemendik aurrera, blog-ak igotzeaz haurrak arduratuko gara, ilusio handiarekin hartu dugu erronka hau.

Urriko hilbetea aurrera doa eta ludotekan ekintza ugari gauzatu ditugu: eskulanak, sukaldaritza, futbolin txapelketa, zentzumen jolasak, landaketak, marokoko festa,… Guztiok batera oso ondo pasatu dugu!!!!

Hemendik aurrera hemen izango duzue gure berri! Ondo segi!

Egileak: Doha, Enaitz, Fatima, Adam, eta Jefferson.

IMG_0186 IMG_0168 IMG_0094 IMG_9937 IMG_9980 IMG_0172 IMG_0050 IMG_0037 IMG_0016 IMG_0180

4 (1)

Osintxuko ludoteka

Atzo osintxuko ludotekako gaztetxoek txontxongiloak sortu zituzten, ikaragarri politak atera ziren!

5 4 (1) izengabea (1)

Laneskaintza-300x188

Lan eskaintza

Bergarako Jardun euskara elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi osoz.
Funtzio nagusiak:

– Ohiko idazkari lanak
– Diru kontuen kudeaketa
– Fakturazioa
– Zergen aitorpenak
– Diru-laguntzaen eskaera eta zuriketak
– …
Eskatu eta baloratuko da:
– Euskara maila altua
– Ofimatikako ezagutza
– Kontabilitatean, fakturazioan ezagutza
– Gidabaimena eta autoa
– Esperientzia

Interesatuak aurkeztu curriculumak Jardunen (Errotalde jauregia) edo bidali
jardun@topagunea.com helbidera. Curriculumak bidaltzeko azken eguna azaroak 7.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu 9437633661 telefono zenbakira.

LAN ESKAINTZA idazkaria_001

 

Urriko kartela

Asteburuko aisialdia. Txapligu

Urriko txapliguko egitaraua duzue hemen, primeran ibiliko gara!

 

Urriko kartela

Laneskaintza-300x188

Lan eskaintza

Jardun Euskara Elkarteak Antzuolan eskolaz kanpoko euskara errefortzuakemateko irakaslea behar du.
Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera.
Curriculumak aurkezteko azken eguna urriak 17a izango da.
Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan.

1 (2)

Osintxuko ludoteka

Pasa den ostiralean osintxuko gaztetxoak fin ibili ziren sukaldari lanetan eta, primeran moldatzeaz gain, merienda ederra prestatu zuten!

 

2 (1) izengabea 3 (1) 1 (2)

2019-10-25 beira braillean kartela OROKORRA

Beira taldea: bertso musikatuak, urriak 25ean, 23:00etan, Bule tabernan

Bergarako Jardun euskara elkarteak Bule tabernaren laguntzarekin BEIRA taldearen kontzertua antolatu du urriaren 25erako.

Beira Oiartzunen sorturiko musika taldea da, 2006an elkartu baziren ere 2013an eman zioten forma proiektuari eta ordutik hiru disko atera dituzte.

Bertsolaritza eta musika beste inork baino hobe uztartzen ditu Beira-k: Jon Martinek idatzi dituen bertso sorta eta poemak sentiberatasunez musikatu ditu Igor Arruabarrenak, gizarte gaiei lotutakoak batzuk, tonu intimokoak gehienak.

 

2019-10-25 beira braillean kartela OROKORRA

IMG_20191010_192904

Xaboi ekologikoak egiteko tailerra

Atzo, osteguna, xaboi ekologikoak egiteko tailerra izan genuen Irizar jauregian. Bi orduko ikastaroa izan zen eta 20 lagun elkartu ginen. Zenbait azalpen entzun ostean xaboi ekologikoak egiteari ekin genion…

IMG_20191010_192904

 

IMG-20191009-WA0009

“De Extremadura al bertsolarismo” Jon Maia

Atzo, Jon Maiak  San Joxepe jubilatuen elkartean eskainitako “De Extremadura al bertsolarismo” hitzaldian 90 bat lagun inguru elkartu ziren. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta entzuleek gustura entzun zituzten Jonen hitzak.

Eskerrik asko San Joxepe elkarteari eta Jon Maiari, plazer bat izan zen.

IMG-20191009-WA0009

Print

Nafarroa oinezera autobusa

Urriaren 20an Nafarroa oinez 2019 ospatuko da Tuteran eta, azken urteotan bezala, debagunek bertara joateko autobusa antolatu du. Gaurtik hasi eta urriaren 17ra bitartean izango duzue zuen txartela eskuratzeko aukera, AED, Loramendi eta Jardun euskara elkarteetako bulegoetan.

Geltokiak:

-9:00 Aretxabaleta (Azbe)

-9:15 Arrasate (Garibai)

-9:30 Bergara (Autobus geltokia)

Tuteratik buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Prezioa:

-Txartel arruntak 12€

-Bazkideak 10€

Print