Monthly Archives: abendua 2019

Txapligu
Pasa dan larunbatean Txapliguko haur eta hezitzaileak, Agorrosingo igerilekuetara joan ziren arratsalde pasa.
Bertan jolas eta ekintza ezberdinak egin zituzten eta primerako arratsaldea pasa zuten!

Euskararen eguna bergarako ludoteketan
Abenduaren 3an, euskararen egunean, bergarako ludoteketan ospakizunaren honen harira hainbat ekintza ugari egin zituzten, pankartak, karaokea edota tribiala besteak beste.
Hemen argazki batzuk:

Martxan da euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Abenduaren 2an jarri genuen martxan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Gogoratu kanpainak bi ekintza izango dituela: euskarazko liburuak merkeago eta euskarazko liburuen truke azoka.
Hemen informazio guztia:

Mahai jolasen arratsaldea


Baserritar buruko zapiak eta txapela janzteko ikastaroa
Gabonak gainean ditugu eta garai honetan baserritarrez janztea oso ohikoa da. Honi lotuta, Jardun euskara elkarteak baserritar buruko zapiak eta txapela janzten ikasteko saioa antolatu du. Ikastaroa abenduaren 23an izango da, Irizar jauregian, arratsaldeko 18:00etan. Ikastarora ekarri beharreko materiala hurrengoa da: zapia/txapela, gomak, gantxoak eta orratzak.
Izen ematea: Jardun euskara elkarteko bulegoan, jardunkultura@topagunea.com, 943763661/605712469

Bergarako ludotekak
Abenduan murgildu gara jada, eta hilabete honetarako ekintza mordoxka bat antolatu dituzte bergarako ludoteketan. Jarraian egitaraua:

Abenduak 3, Euskararen eguna
Bihar, abenduak 3, euskararen eguna ospatzeko asmoz “Barrexerka” taldearen eskutik umorezko esketxak izango dira ikusgai Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan.