Monthly Archives: abendua 2020

20171222_Olentzero

Gabonak

Jardun Euskara Elkarteak oporrak hartuko ditu abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, biak barne. Jardunek gabon zoriontsuak opa dizkizue!! Urte berri on!

Eskuinera seinalatzen duen lupa

Bildutako oparia

Gabon zuhaitza

 

EZ DADILA SUA ITZALI KARTELA (1)

Ez dadila sua itzali

Abenduaren 28 eta 29rako antolatutako” EZ dadila sua itzali” familientzako joku mitologian parte hartzeko plaza guztiak beteta daude. Eskerrik asko ekintza honek izan duen erantzunagatik!

Hala ere, itxaron zerrenda bat egingo dugu. Beraz, ekintza honetan parte hartzeko interesa izanez gero, bidali mezu bat bergarakoludoteka@gmail.com era.

 EZ DADILA SUA ITZALI KARTELA (1)

102918186_10163745397275161_100022791058462350_n (1)

Euskal triviala

Gaur ekin diogu Euskal trivialaren edizio berriari. Oraingoan, galderen orriak, ikastetxeetan, oxirondo azokako 1.solairuan edota Errotalde jauregian eskuratu ahal izango dituzue. Kutxak gaur zabalduko dira eta urtarrilaren 15era arte iraungo dute irekita.

OINARRIAK

 

  • Edonork parte har dezake, banaka edo taldeka (gehienez 4 kide)

 

  • Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.

 

  • Parte hartzaileen adinaren arabera 3 kategoria egongo dira:

 

A kategoria: LH 4, 5 eta 6 mailak

B kategoria: DBH eta Batxilergoa

D kategoria: 18 urtetik gorakoak

 

  • 10 galderako galdetegiak bete beharko dira.

 

  • Galdetegiak bete eta kutxetan sartzeko epea abenduaren 16tik urtarrilaren 15era

(kutxak ikastetxeetan, Oxirondo azokako 1. solairuan eta Errotalde Jauregian)

 

  • Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) sariak zozkatuko dira abenduaren 22an

 

  • Sariak Elkar Megadendan euskarazko produktuak erosteko 20 euroko bonoak izango dira

* taldean parte hartuz gero, kide bakoitzeko 10€

 

 

Animatu parte hartzera!!!!

 

TRIVIALA 2020-2 kartela_page-0001 (1)

 

 

kartela (9)

“35 Huts” antzerki emanaldia

Hilak 22rako, martitzenerako, “35 Huts” antzezlana antolatu dugu. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarreraren kostua 5€ izango dira. Irabaziak Iparraldeko euskalgintzara bideratuko dira.

Aitziber Garmendia, Miren Gojenola eta Esti Curielek idatzitako antzezlana dugu “35 Huts”. Honetan, Esti Curiel aktoreak, 45 minitu inguruko bakarrizketaren bidez, familien oinordetza emozionalak, amatasuna eta heriotza bezalako gaiak jorratzen ditu besteak beste.

Sarrerak Jardun Euskara Elkarteko bulegoan salgai. Aurrez saltzen ez direnak emanaldia baino ordubete lehenago jarriko dira salgai Seminarixoko leihatilan.
Irudiak eduki hau izan dezake: Pertsona 1, text that says 'KULTUR BIRAKA DABILEN HARRIA ERROTA SORKUNTZAN ARI DEN HERRIA 35 HUTS ABENDUAK 22an, 19:00etan SEMINARIXOAN SARRERA 5€ *Sarreren rabazia gir ideratuk ESTI CURIEL MIREN GOJENOLA AITZIBER GARMENDIA, MIREN GOJENOLA ESTICURIEL Jard Jardun euskaltza(een topagunea EUSKOJAURLARITZA DFB bbk'
0
People Reached
0
Engagements
Argitalpena sustatu
Atsegin dut
Iruzkindu
Partekatu

kartela (9)

IMG_3528

Mahi jolasen mailegua

Pasa dan ostiralean, Oxirondo ludotekara familiak gerturatzen hasi ziren mahai jolasak maileguan hartzera. Erantzun polita jasotzen ari gara familien partetik, eskerrik asko!

Gogoratu!astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:00etara bertan egongo garela.

IMG_3528

KOSMETIKA IKASTAROA

KOSMETIKA IKASTAROA. BETETA

Abenduak 28 eta 29 egunetarako kosmetika ikastaroa antolatu da. Bertan kosmetikoen etiketak ulertzen ikasteaz gain, kosmetiko naturalak nola sortu ikasteko aukera ere izango duzue.

Egindako produktuak etxera eraman ahal izango dira eta honako hauek izango dira:

-Karite gurin hidratatzailea (25 ml)
-Aurpegirako maskarila (50 ml)
-Eskuetarako krema hidratatzailea (50 ml)
-Desodorantea (25 ml)

Irakasle bezala Janire Lamariano, kimika organikoan doktorea, izango duzue. Tailerra Irizar Jauregian izango da, 15:30etik 17:30era. Plaza mugatuak izango dira eta prezioari dagokionez 10€ ordaindu beharko dira, bazkideek berriz 8€.

Animatu zaitezte!!

KOSMETIKA IKASTAROA

EZ DADILA SUA ITZALI KARTELA (1)

EZ DADILA SUA ITZALI Familientzako pista joko mitologikoa

ZER DA?

Ez dadila sua itzali familiei zuzendutako ekintza bat da, pista joko bat hain zuzen. Herriko hainbat txokoetan euskal mitologiako pertsonai desberdinak egongo dira eta haien laguntzarekin hainbat froga gainditu beharko dituzte.

NOIZ?

Abenduaren 28an eta 29an burutuko da ekintza arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte.

NON?

Bergarako San Martin plazan hasiko da ekintza eta bertan antolatzaileak egongo dira. Partaideak, udaletxeko arkupeetan elkartuko dira ekintza hasi baino 15 minutu lehenago. Puntualak izatea eskertuko genuke.

OHARRAK

  • Ekintza euskaraz izango da.
  • Doakoa izango da, baina aforoa mugatua denez izen ematea derrigorrezkoa izango da.
  • Ekintzak ordubeteko iraupena izango du eta ordu erdiro txanda bat irtengo da.
  • Txanda bakoitzean gehienez 14 pertsonak parte hartu dezakete eta ezinbestekoa izango da haurrak pertsona heldu batekin etortzea.
  • Musukoa jartzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako haurretan eta gomendagarria txikiagoetan.
  • Beharrezko segurtasun neurriak hartuko dira: distantziak, higiene neurriak…
  • Bertaratzeko arazorik izanez gero, antolatzaileekin jarri harremanetan eta abisua pasatzea eskertuko genuke.
  • IZEN EMATEA
  • EZ DADILA SUA ITZALI KARTELA (1)

Screenshot_20201204-093807

🔥Ez dadila sua itzali🔥

Aurtengo gabonetan ez galdu euskarazko aisialdiaz gozatzeko aukera!
Hemen duzue haur eta familiendako pista joko mitologikoa. Laster izango duzue berri gehiago.

 

IMG-20201203-WA0000

Bergarako ludotekak mahi jolasen mailegua jarriko du martxan

MAHAI JOLASEN MAILEGUA
Bergarako ludotekak,mahai jolasen mailegua jarriko du martxan.
Abenduaren 4tik aurrera,astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:00etara,Oxirondo ludotekako lehen solairuan.
Bergarako familia guztiei zuzendua dago.
Mahai jolas berriak ezagutu nahi?
GERTURATU ETA ETORRI ZUREA AUKERATZERA!

IMG-20201203-WA0000

12

Abenduko euskararen bozgorailua

Abenuko euskararen bozgorailua:
“Ahobizi eta belarriprest rolek nagusitu egin behar dute erdarazko irrati eta telebista tertulietan, berri emankizunetan, elkarrizketetan, reality show saioetan, erreportaietan eta, oro har, kazetaritza eredu eta genero guztietan” Patxi Saez Beloki
12