Monthly Archives: otsaila 2021

Eguakoitzak gozatzen
Eguakoitzak gozatzen” egitasmoarekin gatoz berriz ere. Ostiral honetan, Otsailak 26, 17:30etatik 19:30etara, LH5 eta 6. mailako gaztetxoak sukaldean murgiltzeko aukera izango dute. Sukaldean, jolasaren bitartez ere gauza goxoak prestatu daitezke.
Oraindik plaza libre batzuk ditugu, beraz, animatu eta eman izena bergarakoludoteka@gmail.com helbidean!
Euskaraz eta aisialdiaz gozatzen jarraituko dugu!
Eguakoitzak gozatzen proiektuko Scape room-a
Aurreko eguakoitzean scape room bat antolatu genuen Bergarako ludotekan LH3tik LH6ra bitarteko Bergarako haur guztientzat. Arratsaldeak irudi politak utzi zizkigun. Hemen dituzue ekintzako argazki batzuk.
Hurrengo ekintza Sukaldeprestu izango da, Otsailaren 26an 17:30etan egingo dugu LH5 eta LH6-ko gaztetxoentzat. Eta Martxoaren 12an ekintza berbera LH3 eta LH4-ko gaztetxoentzat. Oraindik plazak libre daude parte hartu nahi duenarentzat. Animatu!!
Ihauteriak bergarako ludoteketan





Eguakoitzak gozatzen. Scape Room.
Pasa dan ostiralean, “eguakoitzak gozatzen” egitasmoan, Scape Rom bat egin genuen.
Taldetxo asko pasatu ziren bertatik eta gustora asko ibili ziren, pistak asmatu eta helburua lortzeko.

Baditugu amodiozko gutunen XXIX. eta V. esaldien lehiaketako irabazleak
c
Gutunak:
Maialen Akizu Bidegain
Galder Guenaga Garai
Iñigo legorburu Arregi
Ainhoa Pardina Arenaza
Izar Odriozola Aristegi
Esaldia:
Galder Guenaga Garai

Eman izena Gurasolagun egitasmoan
GURE ETXEKO HIZKUNTZ OHITURETAN GEU GARA EREDU!!
Eman izena Gurasolagun egitasmoan!!
Baina zer da Gurasolaguna?
Euskaraz berba egiteko ohitura duten guraso eta tutoreak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa da.
Ikastetxeko guraso edo tutoreak beste guraso edo tutoreekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago eta astean zehar izanik, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke.
Helburua giroa euskalduntzen laguntzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea da.
Informazio gehiago Jardun Euskara Elkartean 943763661 / 605712469

Hikalaguna
Hitanoa ikasi, hobetu eta honen erabileran ohitzeko aukera paregabea eskaintzen dizue Berbalagun egitasmoak.
Astean behin, 3-4 lagunez osatutako mintza taldetxoak osatuko dira eta parte-hartzaileek, beraiek, ordua zein eguna adostuko dute. Bestalde praktika nola aurrera eraman erabakitzeko aukera ere izango da, kafetegian, paseoan, etab.


Erronkaz erronka euskara gozatuz
Eskualdeko Berbalaguna egitasmoak, taldetik kanpo euskara gehiago erabiltzeko, erronken inguruko lehiaketa bat jarri du martxan. Debagoienako Berbalagunei zuzendua.

Eguakoitzak gozatzen. Ekintza eta izen emateetarako informazioa.
Kaixo familia:
Guraso asko ekintza eta izen emateari buruz zalantza batzuk adierazi dizkiguzue, beraz,
ekintzen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara.
Hiru ekintza ditugu aurre ikusita hurrengo asteetarako:
Otsailak 12- Scape room:
Lh3tik LH6-ra bitarteko gaztetxoei zuzendutako ekintza. Bergarako ludotekan
gauzatuko dugu ekintza hau eta bi txanda izango ditugu ordu bakoitzean: lehen txanda
17:15etan eta bigarrena 18:30etan (zuek aukeratuko duzue ze txandatan parte hartu).
Otsailak 26- Sukaldeprestu:
LH5 eta LH6-ko gaztetxoei zuzendutako ekintza. Bergarako ludotekan gauzatuko da
17:30etatik 19:30era bitartean.
Matxoak 12- Sukaldeprestu:
LH3 eta LH4-ko gaztetxoei zuzendutako ekintza. Bergarako ludotekan gauzatuko da
17:30etatik 19:30era bitartean.
IZEN EMATEAK
Parte hartu nahi den ekintza guztietan izena eman beharko da, baina izen emate
orria behin beteta ez dago zertan berriz bete (korreoarekin batera bidaltzen dizuegu izen
emate orria). Parte hartzeko ez da zozketarik egingo, izena ematen duzuen ordenan beteko
dira plazak. Plaza guztiak betez gero, itxaron zerrenda bat osatuko da. Taldean izena
ematea nahi baduzue, gehienez lau pertsonako taldeak izango dira. Ekintzetan izen
emateko azken eguna ekintza aurreko eguneko gaueko 00:00 izango da.
Izen emate orria aurkezteko hiru aukera daude:
1-Korreoz inprimakiak beteta bidali (word/pdf/argazki bat aterata)
bergarakoludoteka@gmail.com -era
2-Zuzenean ekintzara inprimakia beteta ekarri.
3-Egunean bertan gurasoak bertaratu eta guk inprimatutako inprimakia bete
Izen emate orria beteta ez bada aurkezten, ezingo da ekintzan parte hartu.
Beraz, scpaceroom-ean apuntatu nahi duzuenok bidali haurren izen abizenak eta 17:15eko
txandan edo 18:30etako txandan parte hartu nahi duzuen. Sukalde prestun izena eman nahi
baduzue bidali beste email bat dagokizuen egunean izena emanez.

Eguakoitzak gozatzen
Pasa den urtarrilaren 29an” Eguakoitzak gozatzen” egitasmoari hasiera bikaina eman genion. Pista jolas bat egiten aritu ziren eta herriko zenbait txokotan aritu ziren. Talde txikian baina arratsalde bikaina!
Egoera honetan ere, gauza txikiak eginaz, aisialdiaz gozatzen jarraituko dugu!